XII. bertso astea antolatu dute Altzan maiatzaren hasierarako
ipuinak, bertso bazkaria eta bertso jaialdia izango dira maiatzaren 4tik 13ra Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi eta Iker Zubeldia izango dira auzoan, besteak beste
Donostia. Altzako bertso astearen XII. edizioa prest dute jada. Maia-tzaren 4tik 13ra ospatuko da eta egun horietan zehar lau ekitaldi prestatu dituzte, bertso hotsak Altzan zehar zabaltzeko asmoarekin.
Hasteko, datorren asteko ostiralean (maiatzak 4) Erregea eta bufoia ikuskizuna eskainiko dute Ander Lipus aktoreak eta Sustrai Kolina bertsolariak. Herrerako Nido tabernan izango da emanaldia eta hitzarekin jolasean abilagoa zein den erakutsi beharko dute. Saioa 22.30ean hasiko da.
Bertso astearekin jarraitzeko, maiatzaren 8an Bertsolharitza saioa prestatu dute: ipuin kontaketa eta bertsoak landuko ditu Ibai Esoainek Tomasene kultur etxean, 18.00etatik aurrera.
bazkaria eta jaialdia Bertso bazkaria ere programatu dute altzatarrek aurtengo ediziorako. Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin izango da eta Joseba Alkizak jarriko dizkie gaiak, Altzatarrak Elkartean, maiatzaren 12an, 14.30ean. Kasu honetan, bazkarian parte hartzeko izena eman beharko da maiatzaren 10a baino lehen (Elizondo, Nido, Ipotx eta Anaiak tabernetara jo daiteke horretarako).
Eta, nola ez, bertso astea buka-tzeko goi mailako jaialdia ere izango da. Altzagainan izango da hi-tzordua, plaza Gorrian, maiatzaren 13an, 18.00etan. Taula gainera Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Agin Rezola igoko dira. Gai jartzaile lanetan, kasu honetan, Unai Elizasu arituko da.
Bertso astearen XII. edizio hau Altzania elkarteak eta Altzako Bertsozale Elkarteak antolatu dute, Donostia Kulturaren lagun-tzarekin.
Más en Donostia
-
EH Bildu muestra su preocupación por la “pérdida de carácter público” del muelle donostiarra
-
Donostia pregunta a sus visitantes: "¿Qué tipo de viajero/a eres?"
-
Denuncian el despido de un delegado sindical socorrista de Donostia
-
“El Ayuntamiento de Donostia y la Hacienda foral tienen claro cómo recaudar el impuesto turístico, y eso es lo que importa ”