Donostia. Portaletas inguruan ikusiko dute bihar bertaratzen diren gaztetxoek Olentzero, 15.30 inguruan. Izan ere, lehen aldiz Urgulletik iritsiko da hirira ikazkina eta, gainera, Mari Domingirekin batera etorriko da. Hala, biak udaletxera joango dira eta 16.00etatik aurrera bertan izango dira, terrazan, gaztetxoen azken eskutitzak jasotzeko prest eta haiekin solasteko gogoz.

Gainera, Olentzero eta Mari Domingik azken eskaerak jasotzen dituzten bitartean, marrazki, dan-tza eta zapi eta abarka tailerrak izango dira gaztetxoentzat, eta gaztainak ere bai.

Ondoren, 18.00etatik aurrera, desfilean abiatuko dira ikazkina eta Mari Domingi Erdialdeko kaleetan zehar. Bulebarretik atera eta Hernani, Loiola, Arrasate eta Getaria kaleak, Astakasunaren hiribidea, Txurruka kalea, Gipuzkoako plaza eta Elkano kalea zeharkatuko dituzte, Bulebarrera itzuli baino lehen.

auzoetan Baina, Erdialdean ez ezik, auzoetan ere izango da ikazkina. Hasteko, gaur bertan Altzara, Igeldora eta Antiguara egingo du bisita, goizez lehen bi kasuetan eta 18.30etik aurrera Pio Barojatik abiatuta.

Bihar gainerako auzo guztiak zeharkatuko ditu. Goizean Ibaetan, Bidebietan, Grosen, Antiguan, Aieten eta Amaran izango da, eta bazkalostean Añorgan, Martutenen, Altzan eta Grosen berriro, Intxaurrondon, Egian, Herreran, Bidebietan eta Amara Berrin.