Donostia. Altzako Larratxo eta Tomasene kultur etxeek hiru emanaldi programatu dituzte datozen egunotan beldurra eta fikzioa lan-tzeko, hori baita hilabete honetarako aukeratutako gaia. Hala, bihar bertan izango da lehen proiekzioa.

Los mundos de Coraline pelikula eskainiko dute bihar 18.00etan Larratxoko kultur zentroan, sei urtetik gorako umeentzat. 2009.ean Oscarretarako hautagaia izan zen, animaziozko filmeen artean. Haur baten istorioa kontatzen du: bere etxeko paretak gurutzatu eta bizi-tza hobeago bat topatzen du beste aldean. Gaztelaniaz botako dute pelikula.

Fikzioaren ondoren, beldurrari ekingo diote Tomasenen. Ostegunean beldurrezko narrazioak izango dira kultur etxean, 19.00etatik aurrera. Hitzordua, oraingoan, helduei zuzenduta dago.

Zikloarekin bukatzeko hilaren 18rako prestatu dute hirugarren emanaldia. Nocturna. Abentura magiko bat filma eskainiko dute Larratxon, 18.00etan, berriz ere sei urtetik gorako umeentzat. Euskaraz izango da.

Hiru hitzorduak doan izango dira eta, gainera, irakurketa gida bat ere egongo da gai hauen inguruan Tomasene eta Larratxoko liburutegietan eskuragai.