Síguenos en redes sociales:

Sahara, Ukrania eta Errusiako haurrei harrera egin diete

donostiako udalak agurra egin zien HARRERA FAmilietan dauden gazteei139 haur iritsi dira uda honetan donostiar familien artera lau erakunde eta programa ezberdinen bitartez

Sahara, Ukrania eta Errusiako haurrei harrera egin diete

Donostia. Donostiako Udalak Saharatik, Ukraniatik eta Errusiatik etorritako haurrei harrera egin zien atzo arratsaldean ospatutako ekitaldian. Juan Karlos Izagirre alkateak, haurrak hona etor-tzeko lan egiten duten elkarteekin batera, agurtu zituen Donostiako udaletxean.

Alkatearen eta elkarteen hitzak entzun zituzten gaztetxoek, baina ondoren iritsi zen haientzat momenturik onena. Merendola eta haur jolasak prestatu zituen Udalak eta, eguraldia lagun, udaletxe barruan eta Alderdi Ederreko terrazan disfrutatzeko aukera izan zuten.

Aurten guztira 139 haur etorri dira hirira, bertako familiekin uda pasatzera Bikarte, Chernobil eta Chernobileko Lagunak elkarteei eta Oporrak Bakean programari esker.

Bikarteren helburu nagusia babesik ez duten ume errusiarrak zain-tzea da eta ahal den neurrian pairatzen dituzten gabezia larrien ondorioak arintzea. Hona datozen adingabeak umezurtz etxe eta baliabide gutxi dituzten familia desegituratuetatik datoz.

Bestelakoa da Chernobil eta Chernobileko Lagunak elkarteen xedea. Ukraniako adingabeak euskal familietan aldi baterako hartzeko programa babesten dute, neska-mutilen osasuna sendotzea helburu, zentral nuklearretik gertu bizi baitira eta ezbeharraren ondorioak pairatzen dituzte oraindik.

Bestalde, Donostiako Udalak hainbat lankidetza programa lehenesten ditu Saharar Herriekin. Oporrak Bakean programak 35 haur ekarri ditu aurten gurera, Aljeriako Tindoufeko kanpalekuetan errefuxiatuta bizi diren zazpi eta hamabi urteko neska-mutilak.

Horietako asko izan ziren atzo arratsaldean Donostiako Udalak antolatutako harrera ekitaldian. Sahararrak, errusiarrak, ukraniarrak eta haien senide donostiarrak batera aritu ziren jolasean ederki meriendatu ondoren.