Donostia. Martuteneko Sarroeta bizilagun elkarteak martxa bat antolatu bihar Loiola eta Martutene elkartuko dituen bizikleta bide bikoitzaren proiektuaren alde. Hi-tzordua 19.00etan izango da eta Astigarragako bidegorritik abiatuko dira.
Auzokideek Kalapierekin, hiriko txirrindularien taldearekin, elkarlanean prestatu dute ekimena, besteak beste, Txominetik ere pasako den bizikleta bidearen alde daudela esateko. Bidegorria egungo errepidetik edo Urumeako erriberatik egin, proiektuarekiko atxikimendua nabarmendu dute bi elkarteek.
Biharko martxari ekiteko, Astigarragan jarri dute hitzordua, Martutenetik doan bidegorriaren bukaeran bertan. Honela, ibilaldia Donostiarantz egingo dute Loiolako Garbitzaileen plazara iritsi arte. Orduan, buelta eman ondoren, Txomin Eneako Kristobaldegi pasealekutik barrena jarraitu dute aurrera, Bernartegi baserrira iritsi arte. Bertan askari bat ospatzeko asmoa dute antolatzaileek.