Donostia. Egiako kultur etxeak El huevo de la serpiente pelikula suediarra proiektatuko du gaur hitzaldi aretoan. Ikuskizuna doan izango da hurbiltzen diren guztientzat, Egia bizirik bizilagun elkartearen eskutik, eta 19.30ean hasiko da.

Filma 1977. urtean Ingmar Bergmanek zuzendutako lan ospetsua da, kritikak gurtutakoa, hain zuzen. David Carradine eta Liv Ullman aktoreak ditu protagonista moduan eta 1920ko hamarkadan Berlinen bizi zen mediku nazi baten istorioa kontatzen du, baita bertako jende txiro eta baztertuari egin zizkion esperimentu basatiak ere.