Síguenos en redes sociales:

Zurriola ikastolaren egunerako ekitaldi ugari prestatu dituzte

Hurrengo Larunbatean egun guztian puzgarriak, lehiaketak eta antzerkia izango dira, besteak beste

Donostia. Zurriola Ikastolaren XIV. Eguna dela eta ekitaldi ugari izango dira hurrengo larunbatean Groseko ikastolan Guztiok, guztiona, guztiontzat lemapean.

10.00etan auzoan zehar eskainiko duten dianarekin hasiko da festa eta ordu erdi beranduago entzierroa egingo dute ikastolan. Ordu berean skatea izango da. 11.00etan ekitaldi ugari izango dira: herri kirolak Manuren tailerra, puzgarriak eta pedaloak (egun guztian zehar).

11.30ean egun guztian zehar izango den laberintoa irekiko dute eta 11.30ean arku tiroaz gain, Egunari Agurra egingo diote. Uliari Bira proiektua aurkeztuko dute 11.45ean eta 12.00etan Hipo eta Tomax (Dinbi Danba) indio eta bakeroen istoriak kontatuko dituzte. 12.30ean, Hurra eta Josefinak ezagutzeko bizita gidatua abiatuko da idazkaritza sarreratik. 13.00etan, aldiz, Ergometro lehiaketari ekingo diote estropadetan.

Jangela 13.30ean irekiko dute, talo txokoa eta musika eskolarekin batera. Bazkalostean, 15.00etan, irritzi lehiaketari ekingo diote, 15.30ean dj tailerra izango da eta 16.00etan Zuriolaokean parte hartzeko aukera izango dute animatzen direnek.

Ikastolako gurasoek Clown Marquet antzerkia eskainiko dute 17.00etan eta 17.30ean gimnasia erritmikoa izango da.

Alkarkide taldea plaza dantzan arituko da 18.00etan, Heriz magoak eskaintzen duen bitartean. 19.00etan Ramon Agirre eta Inaxio Tolosak Xentimorik gabe antzezlana eskainiko dute, 19.30ean Xalbala taldearen berbena izango da eta buka-tzeko, 20.45ean, buruhandiak eta zezen suzkoa izango dira.

Festan parte hartzeko txartelak salgai daude Hurran eta Ategorrietan, 5 euroren truke. Bakarirako txartelek 8 eurotan dituzte salgai eta familia ugariek gehienez lau sarrera ordainduko dituzte.