'Amaratarrak' proiekzioa izango da Ernest Lluchen
Donostia. Hitzordu berezia izango dute datorren astean amaratarrek. Anoetako Ernest Lluch kultur etxean Amaratarrak proiekzioa eskainiko dute, auzoko hainbat bizilagunei egindako elkarrizketak bildu eta horiekin guztiekin osatutako proiekzioa, hain zuzen ere.
Emanaldia datorren ostegunean izango da, hilak 12, eta arratsaldeko 19.30ean hasiko da, aipatutako Ernest Lluch kultur etxeko areto nagusian.
Gainera, hilaren 14ra arte Amarauna: auzoa eraikitzen erakusketa ikusgai dute auzotarrek kultur etxean bertan, Amara Berriko iraganeko hainbat argazki jasotzen dituen esposizioa. Irudien bidez azken 50 urteotan inguru guztiak bizi izan duen eraldaketa ikus daiteke, baita lehen etxebizitzak eraikitzen hasi zireneko unea ere.