Lehen mailako bertsolariak izango dira hurrengo igandean Altzako jaialdian
Bart davenport eta napoka iriak joko dute kontadores kulturgunean, maiatzaren 6an
Donostia. Hurrengo igandean, maiatzaren 1ean, Donostiako Altza auzoak bere XI. Bertso Astea egingo du. Altzaina Kultur Elkarteak, Altzako Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia plaza Gorrian izango da 18.00etan.
Hartan lehen mailako bertsolariek parte hartuko dute: Maialen Lujambio, Sustrai Colina, Igor Elortza, Xebastian Lizaso eta Iker Zubeldia.
kontzertua kontadoresen Bestalde, Kontadores kultur etxean Bart Davenport eta Napoka Iria taldeen emanaldia izango da maiatzaren 6an.
Bart Davenport estatubatuarrak bere hirugarren lana aurkeztuko du Donostian, Maroon Cocoon izeneko diskoa. Bere aldetik, Napoka Iria bikote euskaldunak, bere hurrengo diskoa prestatzen hasi aurretiko kontzertua eskaniko diote hurbiltzen direnei. Bi kontzertuetarako sarrera 9 euroko prezioa du.
Más en Donostia
-
Donostia recuerda a sus víctimas del franquismo con una ofrenda floral
-
El juicio al masajista acusado de agredir sexualmente a tres menores en Donostia arranca el lunes
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"