Altzako Historia Mintegia, Nafarroara
almadien eguna ospatzeko Burgira joango dira AHM-ko kideak, bertako tradizioekin ezagutu eta gozatzeko
Altzako Historia Mintegian (AHM) Burgira joateko falta zaizkien egunak kontatzen hasiak dira dagoeneko. Izan ere, larunbat honetan doaz elkarteko 25 lagun, Almadien eguna nolakoa den ikusi eta nafarrekin ospatzera.
"Han bizi den altzatar batek proposatu zigun ideia", dio Maribel Manzanok. Gauzak horrela, autobus txiki bat alokatuko dute Piriniotan lekututako herrixkara iristeko. Bi ordu pasatxoko bidaiaren ondoren helduko dira Erronkariko bailaran dagoen Burgi herrira, XVI. mendeko ohiturak berreskuratzen dituen jaiarekin gozatzera.
Urtean zehar 230 lagun eskas bizi dira herrian, baina Almadien Egunak 7.000 pertsona inguru biltzen ditu urtero lekukoen tradiziozko Esca errekaren jaitsiera ikusteko. Enborrak elkarri lotuz egindako plataforma flotatzaile hauetan ibiliko dira nafarrak, presa bat saltatu eta Burgin dagoen Erdi Aroko zubian erakustaldia bukatuz.
2003. urtean Nafarroako Almadiazainen Elkarteak bultzatu eta koordinatu zuen Burgi, lanbideen herria zelako proiektua. Orduz geroztik, Pirinioetako bailara eta herrietako antzinako bizimodu eta lanbideak nolakoak ziren berreskuratzen dituen museoak eraiki dituzte, AHMk bisitatuko dituena: "Almadiak ikusi ondoren historiari loturiko lanbide zein eraikin bereziak ezagutuko ditugu".
Bazkari herrikoiaren ondoren, burgitarrekin solasean ibili ondoren, 21.00etarako bueltatuko dira altzatarrak Tomasenen kultur etxera. "Talde majoa gara, txikia, baina elkarrekin harremana izateko primerakoa", adierazi du Manzanok eta gaineratu du, oraingoan, "apuntatzeko epea bukatu da, baina nahi duenak bere kontu joan daiteke eta han denak elkartu".
25. urteurrena
Ekitaldi piloa AHMren eskutik
Altzako elkarte historialariak 25 urte betetzen ditu aurten, horregatik, ekitaldi berezi ugari prestatu ditu 2011ko 365k festa giroan pasa-tzeko.
Burgirako bidaia, jarduera berezi horietariko bat izango da, baina ez bakarra. "Hurrengo bat egiteko asmoa daukagu ekainean, Poza de la Salera joateko, Burgosera, estatuko gatzaga garrantzitsuena bisitatzeko", esan du Manzanok. Bidaia honen burutapena ere kide batek izan zuen, izan ere, taldekidea bertan jaio eta bizi omen zen gaztetan Altzara joan baino lehen.
Bestelako planak ere badituzte buruan: "Azaroaren bukaeran, Gipuzkoako elkarte historialariekin topatzeko asmoa daukagu, eta Nafarroako eta Burgoseko beste batzuek etortzea ere gustatuko litzaiguke". Elkar ezagutzeko hi-tzordu horretan, solasaldiak, standak eta hitzaldiak egingo dituzte, "harremanetan hasi eta elkarlana bultzatzeko".
Más en Donostia
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
El Ayuntamiento de Donostia investiga si el ya exdirector de bomberos acudió al concierto de Fermin Muguruza con su hijo
-
El Ayuntamiento de Donostia colocará tres placas en memoria de Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta y Miguel Orenes, víctimas de ETA