Amara Zaharra, Arroka bezain finko
Auzotarren 700 firmek lortu dute San Bartolomeko plaza berriak betiko izena mantentzea
Zorioneko sentitzen dira Amara Zaharreko bizilagunak. Izan ere, haien 700 sinadurek Udala atzera egitera behartu dute: San Bartolome berriko plaza ez da Nelson Mandela izenarekin bataiatuko, eta Arroka, betiko izena, mantenduko du. Hauteskunde ondorengo osoko bilkura batean ofizial egingo du erabaki hori Udalak eta gune berriak garai batean inguruan zegoen baserriaren izena gordeko du.
"Udalak Nelson Mandela dei-tzeko proposamena irizpide teknikoak errespetatuz aukeratu omen zuen, baina ez ziguten galdetu guk, amaratarrok, nola deitzen genion inguru horri", azaldu du Harkaitz Aranburuk, Amarabai bizilagun elkarteko koordinatzaileak. Hasiera batean, udal teknikariek argudiatu zuten ez zela aproposa Arroka izena ematea plazari deitura bereko kalearen zati txiki bat mantenduko delako San Bartolome berrian, eta kaleak eta plazak izen bera edukiz gero, nahasteak sor zitezkeela zioten adituek. "Baina guri oso gogorra egiten zitzaigun beti Arroka izena izan duen inguru bati, bat-batean, beste era batera deitzea", aitortu du Aranburuk.
Horregatik, ahoz ahoko lanari ekin zioten, bai auzoko dendetan nola tabernetan. Easoko plazan ere bi mahai jartzera iritsi ziren, bertara hurreratzen ziren guztiak informatzeko eta Arroka izena mantentzearen aldeko sinadurak biltzeko. Eta jasotako erantzuna sekulakoa izan da: "3.000 pertsonako errolda duen auzo batean, 700 firma lortu ditugu". Azkenik, pasa den astelehenean Amarabaik Udalarekin izandako bileran, sinadurek zuten pisua kontuan har-tzea erabaki zuen Jorge Letamendiak, Donostiako Hirigintza zinegotziak.
"Pozgarria da, alde batetik, auzo bezala erantzun dugulako eta gainera horrek fruituak eman dituelako", baieztatu du auzoko koordinatzaileak eta gaineratu du "elkarte eta historiagile askoren laguntza eskertzekoa" izan dela prozesu osoan zehar.
Horregatik, bizilagunak kontentu daude, haien nortasuna aldarrikatu eta Udalak, azkenekoz, positiboki erantzun duelako: "Inoiz baino animatuago dago jendea, hurrengo aldarrikapenetan pentsatzen hasita".
"Duela bi urte beste 500 firma lortu genituen polikiroldegi bat eskatzeko, eta ez dugu ezta bilera bat izatea ere lortu", agertu du Amarabaiko kideak. Dioenez, San Bartolomeko muinoaren obren zain denbora asko pasa dute Amara Zaharrean, bestelako hobekun-tzarik eskuratu gabe: "20 urtez hipotekaturik sentitu gara muinoaren obrengatik, beti aurrerago egiteko asmoa zuten zerbaiten zain; ezin dute hori esaten jarraitu".
eskaera gehiago
Bidegorria Easo plaza erditik
Kiroldegiaz gain, kultur etxe bat izatea ere nahiko lukete, baina, haien hitzetan, Amara Zaharrak duen beharrik handiena "Easo plaza berrantolatzea litzateke". Izan ere, "ez genuen gasolindegia bezalako arrisku bat kendu, plaza erditik doan bidegorria jartzeko, beste arrisku bat baita". Aranburuk dio, berez, bidegorriaren filosofiarekin bat egiten dutela haiek, baina plazaren distribuzioa ez dela guztiz orekatua bertan umeak jolasean aritzeko, bizikletak pasatzeko eta motorrak aparkatzeko, "errepidea erdian dagoela".
Horretarako, Eason "egin daitezkeen eta egin behar diren hobekuntzen inguruan eztabaida bat bultzatu nahi dugu", adierazi du Aranburuk. Auzoko bertako elkarte, bizilagun, denda eta tabernek parte hartzea gustatuko li-tzaioke Amarabairi, "baita Udalak berak ere".
Más en Donostia
-
Vecinos de Escolta Real en Donostia, hartos por el aparcamiento
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
El Ayuntamiento de Donostia investiga si el ya exdirector de bomberos acudió al concierto de Fermin Muguruza con su hijo