Síguenos en redes sociales:

Bilera informatiboa alkatearekin Txirrita Bertsolariaren kalearen inguruan jarduteko

odon elorzak larratxoko liburutegira deitu zituen atzo bizilagunak 19.30ean

Donostia. Donostiako alkateak, Odón Elorzak, bilerara deitu zituen atzo arratsalderako Larratxoko bizilagunak. Hitzorduak auzoak behar dituen egokitzapenen inguruan hitz egitea zuen helburu eta, horregatik, auzotarrei gutun bat iritsi zitzaien bertako liburutegian haiek batzeko asmoarekin.

Elorzaren izenean idatzitako gutun-azalak 19.30ean zitatu zituen Larratxotarrak. Dirudienez, Txirrita Bertsolariaren kalearen inguruko azalpenak eman nahi zizkien, bertako 62-64-66 eta 70-72 portal bitarteak txukuntzeko eskariari erantzuna emateko, hain zuzen. Izan ere, bizilagunek bertan bizi den ingurumen zinegotziari, Miguel Angel Diezi, eginiko eskaera baten ondorioa izan zen bilera.

Beste kontuen artean, gainera, auzoak duen zoru desnibela salba-tzeko eskailera mekanikoez hitz egin zuten. Martxan daude jada, baina azken tramu bat egokitzea faltako litzateke auzo guztiari behar bezalako zerbitzua eman ahal izateko.