Loiolak estropada eta erromeria eguna ospatuko du larunbatean
12.00etan hasiko da jaia auzoko kaleetan barrena joango den kantujirarekin
Donostia. Loiolak festa giroa ekarri nahi du auzora eta, horretarako, estropada eta erromeria eguna ospatuko du larunbat honetan. Jaia Eliza kalean hasiko da, 12.00etan abiatuko den kantujira auzogunean zehar ibiliko baita.
Bazkalostean, 16.45ean hain zuzen, batelen estropadak ikusteko ordua iritsiko da, Gipuzkoako liga kategoria guztietan jokatuko direnak, gainera. Bien bitartean, astotxo-gurdiak egongo dira pasealekuan bertako haurren zain eta 17.30ean, trikitilariek buruhandi eta erraldoiei egingo diete hots, gazteak korrika aguro has daitezen.
Loiolatar helduen txanda 18.30ean iritsiko da berriro, orduan bertan hasiko baita Hernaniko sagardoaren dastaketa, bertako egileen eskutik. Zezen-suzkoak kaleak berotu eta astindu egingo ditu 19.30ean bizilagunak izutuz eta haien aurrean korrika egitera animatuz.
Auzoak berera egingo du Tantai Loiolako konpartsaren desfilearekin eta jai egunari hurrengo urtera arte agur esango dio.
Más en Donostia
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros
-
Los donostiarras reciben ya en sus hogares la nueva viñeta de residentes
-
Donostia recuerda a sus víctimas del franquismo con una ofrenda floral
-
El juicio al masajista acusado de agredir sexualmente a tres menores en Donostia arranca el lunes