Donostia. Altzako Historia Mintegiak AltzaNatura (www.haltza. blogspot.com) web orri berria aurkeztuko du ostegunean. Hitzordua Casares kultur etxean izango da 19.30ean eta, presentazioaren ondoren, Baleak eta izurdeak gure kostaldean hitzaldiaren txanda iritsiko da, euskal izurde eta balezaleen elkarteko kidea den Enara Marcosen eskutik.

Altzako ingurunearen inguruko xehetasunak jasotzen ditu webgune berriak. Aztertze lana Marcos Sierra ingeniari agronomoak egin du, AHMk emandako beka bati esker. "Faltan botatzen genuen horrelako ikerketa bat Altzan egitea", azaldu du Maribel Manzanok, elkarteko kideak. Gaineratu du web orria prestatu dutela auzoko ingurune historiko eta naturalaren ezagutza hedatzeko asmoarekin, "hala eskuragarri dagoelako, mapak eta argazkiak inprimatu daitezkeelako eta bideoak ikusi daitezkeelako".

Zuzenbide elektroniko berria gaur egungo landaredi eta faunaz aparte, lehenaldian egondakoaz ere mintzo da, "eta isla moduan geratu diren habitat isolatu horiek elkar lotu nahi dira, babespen bat lortzeko".

Orri berriaren aurkezpen txiki baten ondoren, hitzaldia ere egingo da ostegunean Altza historikoaren kostaldean bizi diren zetazeoen inguruan: "Iruditu zitzaigun oso erakargarriak diren eta gure kostaldean bizi diren ugaztun hauek ezagutzeko ere balio zezakeela". Ordubetekoa izango da mintzaldia, baina mahai inguru bat egongo da gero, nahi duenak parte har dezan.

AHM bere 25.urteurrena ospa-tzen ari da aurten eta, horregatik, ostegunekoa bezalako hainbat ekintza prestatu ditu 2011rako. "Etzikoa lehen emanaldietakoa da, baina egitarau zabala dugu urte honetarako", baieztatu du Manzanok eta gogorarazi du agenda ezagutzeko www.altza.net ere kon-tsulta daitekeela.