Donostia. Jokin Urangak eraman zuen txapela Orixe bertso saioan. Bi urtetik behin ospatzen den emanaldiak "maila nahiko ona" izan zuen Añorgako Kirol eta Kultur elkarteko kide den Eneko Sierraren hitzetan. Gainera, puntuengatik irabazteaz gain, publikoak emandako saria ere lortu zuen azpeitiarrak. Aurten estreinakoz adin txikikoek ere parte hartu dute lehiaketan, baina bertso paperekin. Amasorrain Ikastolako 5. eta 6. DBHko ikasleak aritu dira oraingo honetan eta Lierni Blanco izan da garailea. Bbertsoak tipografiaturik dituen egurrezko plaka bat emango diote irabazleari, liburuetan gastatzeko hogei euroko baleaz gain. argazkia: n.g.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
