Donostia. Añorgak Orixe Sariaren hamahirugarren edizioa ospatuko du aurten. Bi urtetan behin izaten den bertso txapelketan hamabi gaztek hartuko dute parte.
Bi bertso afari izango dira finalera nor pasatzen den aukeratzeko. Lehen saioa Lukainkategi jatetxean izango da otsailaren 18an. Bigarrena, aldiz, hilaren 25ean izango da Gure Kabia elkartean.
Emanaldi bakoitzean puntu gehien lortzen dituzten bi parte-hartzaileak pasako dira finalera. Bi saioetako puntuazio handiena jaso-tzen duten beste biak ere pasako dira finalera.
Bertso afariak 20 euroko prezioan izango dira (Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko kideentzat 17 eurotan izango da) eta 20.30ean hasiko dira. Saioak, aldiz, 22.30ean. Finala, martxoaren 5ean jokatuko da, Antxon Aiestaran Kultur Etxean, 18.00etan.