Donostia. Aurtengo Porrontxoek egitarau zabalagoa izan dute eta, batez ere, parte-hartze izugarria. Bi alderdi horiek nabarmendu zituzten atzo Egiako jai batzordekoek, eta auzoko festen balorazio oso positiboa egin zuten. Gainera, 30. urteurrena ospatu dute aurten Porrontxoek.
Ez bakarrik auzotarrek, Donostiako beste guneetatik eta baita beste herrietatik etorritakoak ere asko izan direla eta koadrilek antolatutako ekintzak ere inoiz baino ugariagoak izan direla nabarmendu zuten. Hala, datorren urteari begira maila altua utzi dutela gaineratu zuten koadrilako ordezkariek, eta lan gogorra egin beharko dutela.
Udalarekin izandako liskarraren ondoren, txosnak eta karpa jarri ahal izateko baimenak lortzeko adostutako ordutegi eta baldintzak bete dituztela ere azpimarratu zuten Egiako koadrilek. Hala, ez luke arazorik egon behar Udaletik hitzartutako 10.000 euroko suben-tzioa jasotzeko.