Jai herrikoien alde egin dute hainbat erakundek
Donostia, Bilbo, iruñea eta Gasteizko bost taldek festa parte-hartzaileen aldeko manifestua sinatu dute
Donostia. Aste Nagusirako lau hilabete besterik falta ez diren honetan, Donostiako festetako abordaia antolatzen duten Piratek jai herrikoien aldeko apustua berretsi zuten atzo. Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako beste hainbat eragilerekin bat eginik, Piratek Jai Herrikoien aldeko manifestua aurkeztu zuten atzo Koldo Mitxelenan. Ekitaldian adierazi zutenez, "azken denboran festa hauek oztopoak jasaten ari dira" eta hori guztiarekin amaitu eta "indarrak batzeko asmoz", Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak, Gora Iruñea elkarteak, Donostiako Piratek eta hiri bereko auzoetako jai herrikoien koordinakundeak elkarlanean ari-tzea erabaki dute.
Hizlariek jakinarazi zutenaren arabera, azken aldian, "antolatzaileak erasotu, protagonista larrutu, debekua ezarri, ekimenak alboratu, espazioak murriztu eta diru-lagun-tzak gutxitu" zaizkie festa hauei. Eta "mugimendua trinkotu asmoz", hemendik aurrera esperientziak partekatu eta elkarlana bultzatuko dute Hegoaldeko bost taldeek.
"Guk geuk egiten ditugu gure auzo eta hiriko jaiak, guk antolatu, kudeatu, zaindu, mimatu, parte hartu, aberastu, bere baitan ilusioa, umorea, parte-hartzea, adierazpen askatasuna, ironia eta elkartasuna sortzen ditugu", argudiatu zuten protagonistek.
Firma bilketa Donostiako Piraten kide den Amaia Jorgek aurreratu zuenez, datorren astetik aurrera aurkeztu berri den manifestuaren aldeko atxikimenduak bilduko dituzte jai herrikoien aldeko plataformek. Horretarako, www.izanpirata.info web gunera jo edota Donostiako auzoetako jai herrikoien koordinakundearekin harremanetan jarri behar izango da.
Horrez gain, atzo bildu ziren bost taldeak, Euskal Herriko jai herrikoen aldeko kongresua antolatzen ari dira. Data zehazteke dagoen arren, hitzordua maiatza aldean izango dela uste dute Piratek. "Parte-hartzaileek bere egoera berdinean dauden antzeko taldeak ezagutu ahal izango dituzte eta euren bizipenak elkartu ere", zehaztu du Jorgek. Hau guztiaren berri datozen asteetan emango dute antola-tzaileek.
Más en Donostia
-
Zaharrean y Telpark ofrecen 5.000 tickets de 30 minutos en el parking del Boulevard
-
Donostia celebra el Día Mundial del Medio Ambiente invitando a conocer sus parques
-
Koxk! vuelve a dar mordiscos solidarios en Intxaurrondo
-
Ayuntamiento de Donostia invierte casi 3'2 millones en regenerar los colectores en Roteta, en Altza.