- XII. Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zen atzo Galarretan eta aurten pasa den urtean izan zuen arrakasta ikusita, ildo beretik jarraituko du txapelketak. ETB1eko Erremontari saioaren barruan jokatuko da, aurten ere, txapelketa astelehenero, apirilaren 25an hasi eta ekainaren 20an, finalarekin, bukatuta. Txapelketak sei bikote eta zazpi jardunaldi izango ditu.