- Trail Valle de Tena 8k lasterketaren VI. Edizioa jokatuko da abuztuaren 28an Panticosan eta, horrekin batera, hiru urteren ondoren Iker Karrera lehiara itzuliko da; 77 kilometro eta 6.800 metroko desnibel positibo metatua duen proba da.

Gainera, ostegunean, hilaren 26an, Iker, cabeza de carrera -Iker, lasterketa-buru- biografia aurkeztuko du Panticosan bertan.

Bi aste falta dira lau ibilbidetan (8k, 4k, 2K eta 1K) jokatuko den Trail Valle de Tenaren edizioa abian jar-tzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez, seigarren edizio honetako “ezusteko nabarmenetako bat” Iker Karreraren parte-hartzea izango da; izan ere, mendiko lasterketen giroarekin berriro bat egingo baitu, goi mailako txapelketetatik erretiratu eta hiru urtera.

Karrerak burutuko duen 8K-ko ibilbidea Pirinioetako puntu esanguratsuenetatik pasako da, besteak beste, 3.064 metroko garaiera duen Garmo Beltzaren tontorretik, Ibones Azulesetik, Respomusoko babeslekutik, Tebarrayko muinotik edota Sallent de Gállego herritik.

Lasterketetara itzultzeaz gain, Unai Ugartemendia kazetariak idatzi eta Ediciones Desnivel argitaletxeak argitaratutako Iker cabeza de carrera biografia ere aurkeztuko du. Ekitaldia abuztuaren 26an izango da, 19:00etan, Panticosako La Fajuala Kultur Etxean, eta Oscar Perez korrikalaria eta Goio Larrañaga Espainiako Federazioko Trail mendi-lasterketako arduradun ohia lagun izango ditu.

Iker Karrera (Amezketa, 1974) itzel handiko korrikalaria da, estatu osoko trail runningaren historiako pertsonaiarik esanguratsuenetakoa. Lanbidez nekazaritza ingeniaria, mendian topatu zuen beti, eta, ondoren, lasterketetan, bere esfortzurako eta mugak gainditzeko pasioa garatzeko ingurune egokia.

15 urtetik gorako ibilbide oparoan, horietako asko munduko talderik onenetako batean egon zelarik, Tor des Géants, Transvulcania, Lavaredo Ultra-Trail edota Transalpine Run bezalako probetan nagusitu da.

Gogoangarria da oso, Mont Blanceko Ultra-Trail txapelketan bigarren postuan nola iritsi zen helmugara, bere kide eta lagun Tòfol Castanyerren eskutik. Bere palmaresean, gainera, ibilbide enblematiko batzuetako errekor ofiziosoak ere baditu, hala nola Chamonix-Zermatt Goi Ibilbidea, AEBetako Nolan’s14, bai eta Pirinioetako beste hainbat marka ere.