- Geraint Thomas azken metroetan erori eta Michael Woods kanadarrak eraman zuen Erromandiako Tourreko etapa nagusia. Amaitzeko, igande honetan 16,2 kilometroko bakarkako erlojupekoan erabakiko den Suitzako lasterketaren lidergoa kendu zion Marc Soler espainiarrari.

Israel Start-Up Nation taldeko liderra den Woodsek bere ibilbideko zor-tzigarren garaipena lortu zuen Thomas gaindituta; bi txirrindulari hauek aurrea hartu zioten faboritoen taldeari bi kilometroren faltan. Britainiarra lurrera erori zen esprintean eta Ben O'Connor izan zen bigarren, irabazlearengandik 17 segundora. Thomas hirugarren sartu zen, 21 segundora. Ostiraleko etapa irabazita liderraren maillota zeraman Soler bederatzigarren postuan helmugaratu zen, Woodsengandik 53 segundora. Honek orain, 11 segundoko aldea du Geraint Thomasekin, 21 O'Connorrekin eta 33 Marc Solerrekin.

Etapa nagusiak 162 kilometroko ibilbidea zuen Sion eta Thyon 2000 mendatearen artean; tartean, lehen mailako bi gailur, eta helmuga, aipatutako maila bereziko tontorrean. Metatutako desnibela 4.328 metrokoa zen. Erromandiako Itzulia gaur bukatuko da Friburgon 16,2 kilometroko erlojupekoarekin, tartean %13ko malda duen 800 metroko arrapala duelarik.

LAUGARREN ETAPA

SAILKAPEN OROKORRA