Bidasoa-Irun | Jacobo Cuétara: "Ademarren aurkako partida Ligako handienetako bat da"

eskubaloia Jacobo Cuétararen ustez, Ademar Leonen aurkako gaurko partida erabakigarria izango da ligako txapeldunorde izateko lehian

03.02.2021 | 01:15
Jacobo Cuétara taldea aulkitik aztertzen.

Irun – Jacobo Cuétara Bidasoa-Irun taldeko entrenatzaileak atzo aitortu zuenez, gaur arratsaldean (19:00etan, Gol katean) Ademar Leonen aurka jokatuko duten partida "Ligako partida handienetako bat da, ikusgarrienetakoa; zaleen-tzat gustagarria eta oso deigarria".

Atzoko agerraldian, gaurko norgehiagoka etorkizunean pentsa-tzeko eta Europarako txartela lor-tzeko "borrokaldia" izango dela esan zuen entrenatzaile asturiarrak. "Irabazten duenak partida bateko aldea aterako dio besteari. Oso partida garrantzitsua izan daiteke. Europan jokatzeko postua ahalik eta lasterren ziurtatzen saiatu behar dugu, eta, gero, txapeldunorde izaten ahalegindu", gaineratu zuen.

PRESTAKETA Bidasoa-Irunek urtarril lasaia izan du bigarren itzulia prestatzeko, eta Jacobo Cuétara pozik agertu zen taldeak egindako lanarekin. "Etenik gabe lan egin ahal izan dugu eta lagunartekoak oso baliagarriak izan zaizkigu. Jokatzen hasteko ondo prestatuta iritsi gara, asteazkenean gero, auskalo zer gertatuko den", esan zuen.

Bidasoako prestatzailearen ustez, partidaren gakoa euren lanean zentratzen jakitea izango da, beraien "nortasunarekin" jokatzeko gauza izan direnean Bidasoa "oso lehiakorra" izan baita, "eta bat ere ez" haiei uko egin dienean.

Lehen itzuliko partidan, Artaleku kiroldegian, "argi eta garbi ikusi zen gure jarraibideak nolakoa izan behar zuen: gu geu izan, geure joka-tzeko moduan jardun, kantxan lasai egon, gure jokamoldea ezarriz€ Normalean partida oso parekatua eta lehiatua izango da, baina kantxan gurea ematen jakin behar du, Bidasoak presente egon behar du".

Ademar Leonen kontraerasoa ere azpimarratu zuen, "beraien arma nagusia baita, etekin handia atera-tzen diote"; horregatik nahiko luke "bide hori oztopatu" irundarrak atzera agudo jaitsiz, "azken denboraldietako ligako atzera-egiterik onena baitugu", entrenatzaile bidasotarraren ustez.

Jokalariei buruz galdetutakoan, urtarrilean "arrazoi ezberdinengatik" hiru jokalarik eman duten "aurrerapausoa" azpimarratu zuen Cuétarak. "Batetik, Julen (Aginagalde); bizkarreko minik gabe, beste tenore batean baitabil. Ez da harri-tzekoa. Bere garaian, aparteko ahalegina egin zuen kantxan egoteko, eta horrek eragina izan zuen bere errendimenduan. Eskertu egin behar zaio ahalegin hori, minez sufritzen egonda. Orain ondo dago eta jokoan ere ederki nabari zaio. Dan Racotea eta Xoan Ledo ere horretan daude, nahiko eroso biak ala biak. Oso garrantzitsua da taldearentzat. Bakoitzak bere aldetik, hiru jokalari hauek aurrerapauso polita eman dute urtarrilean, eta taldeak biziki eskertzen du", esanez amaitu zuen.

"Europan jokatzeko postua lehenbailehen ziurtatzen saiatu behar dugu"

Jacobo Cuétara

Bidasoaren entrenatzailea