- Kirolaren bitartez, nesken berdintasunean eta ahalduntzean egindako lanagatik, Yuwa India Trust taldeak jaso du Deustuko Unibertsitateak banatzen dituen Kirol Balioen Deusto Sariaen premio nagusia. Euskal kiroleko Balioen Deusto Saria berriz, Kemen-ek jaso du, ezgaitasunen bat duten pertsonak kirolaren bitartez gizarteratzearekin duen konpromisoagatik.

Halaber, epaimahaiak aipamen berezia egin zien Aritz Adurizi eta Sandra Ramajori, beraien berezko lidergoagatik, bizikidetzaren eta errespetuaren balioei egindako ekarpenagatik, eta kirolari gazteentzako erakutsitako erreferen-tzialtasun positiboagatik. Sariaren bigarren edizio honetan, berdintasunarekin, ahalduntzearekin, kalteberatasun-egoerei laguntzearekin, inklusioarekin, lidergoarekin eta irabazi-asmorik gabeko ekin-tzarekin lotutako balioak hartu dira oinarritzat.

Egungo osasun egoerak eskatzen dituen prebentzio, babes, segurtasun eta higiene neurri guztiekin egindako atzoko ekitaldian Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Xabi Prieto Realeko jokalari ohiak, Edurne Pasaban alpinistak eta Andoni Egaña bertsolariak hartu zuten parte. Deustuko Unibertsitateko hainbat ikaslek ere parte hartu zuten.

Radha, bere erakundearen izenean saria jaso zuen Yuwako neskatila indiarrak, adierazi zuenez, txikitan ez omen zen eskolara joaten eta etxeko lanak egiten omen zituen: "Nire gurasoei ez zi-tzaien axola, ni ezkontzeko planak eginda zituztelako, eta anaiak bai, eskolara joaten ziren. Baina dena aldatu zen Yuwa-n sartu nintzenean, eta futbolak nire bizitza irauli zuen. Auzokoen esamesak gainditzen ikasi nuen, ez baitzuten begi onez ikusten nik futbolean joka-tzea, eta are gutxiago galtza mo-tzetan. Futbolak sendotu egin nau; orain unibertsitateko ikaslea naiz eta denek errespetatzen naute".

Bestalde, Kemeneko presidente Fernando Mitxelenak, egunerokotasunean laguntzen dieten, eta ezgaitasuna duten pertsonak gizartean integratzea ahalbidetzen duten pertsona guztiei eskaini zien saria. Sandra Ramajok aldiz, kirola "bizi-tzeko modu bat" dela esan zuen, eta jasotako babes guztia eskertu zion familiari. Aritz Adurizek ere bere familiari eskaini nahi izan zion ain-tzatespen hori, bere heziketan jasotako balio guztiengatik.

Ekitaldia amaitzeko, Felix Arrieta DeustoForum Gipuzkoako zuzendari eta antolatzaileak hitz egin zuen: "Errektoreak esan bezala, egoera zail honetan, gure ustez gizarte gisa aurrera egiten jarrai-tzeko ezinbestekoak diren bi elementuri eman nahi izan diegu garrantzia: kirolari eta balioei. Ezin jakin egoera hau nola gaindituko dugun. Ziurgabetasun-testuinguru horretan, zinez zaila da iragarpenak egitea, baita unibertsitatearentzat ere, ez baikara futurologoak. Baina galderak egiterako orduan jakin eta asmatu egin behar dugu. Eta, jakin badakigu, gerta-tzen dena gertatuta ere, balioetan oinarritutako kirol-jarduerak beti izango duela lekua pertsonen eta gizartearen garapenean".

"Bi elementuri eman nahi izan diegu garrantzia: kirolari eta balioei"

DeustoForum Gipuzkoako zuzendaria