KIROLAK

Zumaian amaituko dira Mutilen Zirkuituko kinielak

17.12.2019 | 16:32
Zumaia

Mutilen Xistera Zirkuitua ari da bere amaiera heltzen, nahiz etaoraindik gauza asko dauden erabakitzeko. Zumaian, larunbatean,16.00etatik aurrera jokatuko da hirugarren faseko azkeneko saioa, etahonekin amaituko dira aurtengoz kinielak. Gero, fase hau amaitzeko,Tolosako finala faltako da, eta hortik aurrera Zirkuitukofinalerdiak, eta final handia geratuko dira amaitzeko.

Oraindik gauza asko daude erabakitzeko, eta jokatuko diren hirumailetan ez da emozio faltarik izango, eta Lehen eta Bigarrenmailetan bi kiniela 15 tatora jokatuko dira, eta Hirugarren Mailan,berriz, hiru kiniela jokatuko dira 10 tantora. Antxon Alberdi, LehenMailan, eta Eñaut Urreisti, Hirugarren Mailan, jadanik finalhandirako txartela lortuta daude.