KIROLAK

Kadeteak finalerdiei eta finalari begira jarrita daude

17.12.2019 | 16:21
Abel Rodríguez.

Xisterako Mutil Kadeteen Zirkuitua amaitzeko finalerdiak eta final handia besterik ez dira geratzen. Kinielen saioak pasa den larunbatean Oronozen amaitu ziren. Noainen hasi ziren ekainean, eta ondoren, Markina-Xemein, Donibane Lohizune, Lazkao, Munitibar, Berriatua eta Oronoz izan dira bisitatu dituzten lekuak.

Gasteiz Jai Alaiko Aimar Agirre izanda aurrelaririk onena, eta Cabanillaseko Abel Rodriguez izan da atzelaririk onena. Bi pilotari hauek finala jokatzeko txartela eskuratu dute. Zumaiako taldeko Julen Mugertza eta Gasteiz Jai Alai taldeko Aitor Lopez de Suso, Berriatuako Markel Arantzeta eta Berriatuako Patxi Pagoaga eta baita Berriatuako Ekaitz Bilbao eta Zumaiakoko Ander Ureta izan dira finalerdietara sailkatu diren pilotariak.