KIROLAK

Interjaiko lehen fasea Berriatuan amaituko da

17.12.2019 | 14:48
Ibarluzea.

Berriatuan izango du amaiera Interjaiko lehen faseak, eta oraindik dena erabakitzeko iristen da. Laloo eta Manci jadanik zuzenean finalerako txartela lortuta daude. Antxon-Aitor Elkorobarrutia eta Aaron-Zugaitz, berriz, finalerdietarako txartela eskuratuta dute. Oraindik, ordea, finalerdiak osatzeko beste bikote bat falta da, eta hori ostiral honetan 19.00etatik aurrera Berriatuan jokatuko den jaialdian erabakiko da. Etcheberry-Ibarluzea eta Zuloaga-Uriel dira aukera hori dutenak, eta bi bikote hauek elkarren aurka jokatuko dute. Hala ere, Etcheberry aritu ezinean dago, eta bere ordez Arbek jokatuko du, eta beste aldean, berriz, Uriel da jokatu ezinean dena, eta hura Mandagaranek ordezkatuko du. Ondorioz, Arbe eta Ibarluzea, Zuloagaren eta Mandagaren aurka arituko dira.

Baina ez da jokatuko den partida bakarra izango. Elkorobarrutia anaien arteko dema ere izango baita Interjaiko jardunaldi honetan. Mikel, Gaizkarekin arituko da, eta Aitor, berriz, Antxonekin.

Berriatua, azaroak 8, 19.00, Xisterako Interjai Txapelketa
Gaizka-M.Elkorobarrutia / Antxon-A.Elkorobarrutia
Zuloaga-Mandagaran / Arbe-Ibarluzea