- Fran Garagarzak atzo aditzera eman zuenez, merkatua oso zaila izan da aurten, COVID-19ren pandemiaren ondorioz. "Hausnarketaren eta pazien-tziaren merkatu" bihurtu omen da, eta "horrekin bizi eta egoera berri batera, errealitate berri batera egokitzen ikasi behar izan da; aitzakia-tzat hartu gabe. Eta, gure ustez, hori guztia kontuan izanik, merkatu positiboa izan da".

Udako fitxaketa merkatua aztertzerakoan, balantzea "oso ona" dela esan zuen, "helburuak bete direlako" eta kluba "pozik" dagoelako. Armaginen kirol zuzendariak Eibarri dagokionean merkatuaren balorazioa eskaini zuen: fitxaketa bakarra Damian Kadzior poloniarra, hiru urteko kontratuarekin; eta utzita beste bost jokalari etorri dira, Jose Recio (Leganes), Kevin Rodrigues (Reala), Yoshinori Muto (Newcastle), Alejandro Pozo eta Bryan Gil (Sevilla).

Gainera, egoera horrek "klubean dirusarrerak jaistea" ekarri duela azpimarratu zuen, eta horrek "inoiz baino gogorrago lan egitera" behartu dituela. "Oso merkatu luzea izan da eta zabalik jarraitu du bost jardunaldi jokatu direnean; horregatik itxi dira tratu asko azken txanpan". Hori aurreikusita zutenez, azken egunean lotu zituzten Alejandro Pozo eta Bryan Gilen etorrerak, eta Eibarrek ere Zaragozari utzi zion Alvaro Tejero jokalaria.

Fran Garagarzak eskerrak eman dizkie Sevillari eta Realari, Pozoren, Gilen eta Kevin Rodriguesen lagapenak egiterako orduan erraztasunak eman dituztelako, Eibarrentzat "lehen aukerak" zirela aitortuz.

Merkatuan berandu mugitu ote diren galdetuta, zera aipatu du: "Merkatua ez du norberak marka-tzen. Momentu batzuetan Eibarrek egin du planteamendua, baina beste batzuen menpe geunden. Une jakin batzuetan gertatu diren ezinegonak, jokalarien etorrera gure esku ez egoteak sortzen zituen. Eibarrek mugimendu azkarrak egin ditu. Esate baterako, Monchik aspalditik zekien Pozo eta Bryan Gil gurekin nahi genituela, baina, jakina, Sevillak ere bere mugimenduak egin behar zituen, lagapenak egitea posible zen ala ez jakin aurretik. Berandu ibiltzearen sentsazio hori beste alderdiari itxaron beharrak eragin du, feedbacka eduki behar genuen".

Eta gaineratu zuen, "kluben artean lehia handia egon da jokalariak lor-tzeko; salmentak egitea zaila izan da, eta erosketak egiteko ezinbestekoa zen saltzea. Pazientzia izaten jakin dugu, eta horrek pozik sentiarazten gaituela uste dut".

Eibarren lehen taldeak 25 jokalari izango ditu, eta Fran Garagarzak adierazi zuenez, "klubaren historiako jokalari kopururik handiena da". 28,33 urteko batez besteko adinarekin, postu bakoi-tzeko gutxienez bi jokalari dituztela adierazi du kirol zuzendariak, "eta batzuetan hiru; erdiko bost atzelari eta baita bost pibote ere". Jokalari horietako batzuen balio-aniztasunari esker, armaginek oso talde orekatua eta "taktikoki" aberatsa dutela azpimarratu zuen.

Alor ekonomikoak berebiziko garrantzia izan du merkatu honetan. Horren harira, honako iritzi hau eman zuen kirol zuzendariak: "Iruditzen zait nabarmentzekoa dela, diru-sarrerek jasandako beherakadaren aurrean, eta gainditu ezin den kontrol ekonomikoa kontuan izanik, klubak ahalegin handia egin duela lehen aukerak ekar-tzeko -hala egin baitugu-, eta hori eskertzekoa da". "Kontseiluak ahalegin handia egin du esku artean izan dugun aurrekontua atontzeko. Sarrerak nabarmen jaitsita, sekulako ahalegina egin da, eta uste dut nahi genituen jokalariak lortu ditugula. Aurreko beste merkatuekin alderatuta, salmentarik eza nabarmenduko nuke", zehaztu nahi izan zuen amaitzeko.

"Dirusarreren beherakada kontuan izanik, klubak ahalegin handia egin du"

Eibarreko kirol zuzendaria