23 urte besterik ez dituen Sara Alonso mendiko lasterkari onenen artean kokatu da. Donostiarrak urte borobila burutu du, Mont Blanceko Ultra Maratoian garaipena lortuta, Zegama-Aizkorrin hirugarren postua, eta Golden Trail Serieseko sailkapen nagusian brontzezko domina eskuratuz. Espezialitate horretan nabarmendu dira, baita ere, 2022an, Malen Osa oñatiarra, junior kategorian Golden Trail Series txapelketa irabazita nagusitasunez, eta Aritz Egea urretxuarra, nazioarteko atletismo federazioak antolatutako lehen munduko txapelketako 78 kilometroko proban bosgarren postua lortuta. Maite Maiora mendaroarra zortzigarren sailkatu zen lehiaketa berean.