Síguenos en redes sociales:

Aldazabal eta Arbe nagusi izan dira Berritxun

Jauregi-Merino 0 Aldazabal-Arbe 2 (8-15 eta 3-15)

Aldazabal eta Arbe nagusi izan dira Berritxun

Aldazabalek eta Arbek eraman zuten ostegun iluntzean Berritxun jokatu zen Nesken Xistera Zirkuitoko norgehiagoka. Lehen jokotik eta ia aurreneko tantotik agindu zuten urdinek, ez baitzien aurkariei aukerarik eman. Nahiz eta 1-0 galtzen hasi, azkar batean 2-9 ari ziren irabazten, eta hortik aurrera partida ederki kudeatu zuten. 1-0, 1-1, 1-4, 2-4, 2-9, 4-9, 4-12, 5-12, 5-13, 6-13, 6-14, 8-14 eta 8-15.

Bigarren jokoa ere oso tankerakoa izan zen, nahiz eta oraingoan aldeak handiagoak izan ziren. Azkar egin zuten ihes urdinek, eta gorriei ezinezkoa egin zitzaien haiei aurre egitea. 0-3, 1-3, 2-3, 2-5, 2-10, 3-10 eta 3-15.