Síguenos en redes sociales:

“Arrakastatsua” izan da Zarauzko Saski Basque 3x3 Txapelketa

Guztira, 150 taldek eta 500 partaide inguruk jokatu zuten asteburuan itsas pasealekuan

“Arrakastatsua” izan da Zarauzko Saski Basque 3x3 TxapelketaESF

Zarautz - Amaitu da aurtengo Saski Basque 3x3 txapelketa, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “oso arrakasta-tsua” izan da Zarauzko itsas pasealekuan ospatutako kirol jaialdia.

Guztira, ia 150 talde izan dira txapelketan, eta asteburu osoan eguraldia lagun izan dutela saskibaloiaz gozatzeko aukera izan dute. Antola-tzaileen arabera, FIBA rankingerako puntu batzuk pilatu dituzte jokalariek eta antolakuntza oso pozik dago txapelketak aurten izandako ibilbidearekin. Zifrei dagokionez, 150 talde horietan 500 jokalari inguru izan ziren partidak jokatzen, eta guztia “normaltasunez eta arazorik gabe” joan da. “Guztiaren gainetik, saskibaloia izan da protagonista eta hori beti da nabarmentzekoa”, azpimarratu dute.

Kategoriaka sailkatuta, mini nesketan txapeldunak Durangoko neskak taldea izan zen. Mutiletan, berriz, Mini Mondreitors taldea izan zen garaile.

Infantiletan, aldiz, Euskaldunak taldea izan zen txapeldun eta L.L.Y. Official taldea izan zen beste finalista. Nesketan, bestalde, Diamonds taldea izan zen irabazle Campus Bilbao 01 IF taldearen kontrako finalean. Kadete nesketan, berriz, etxeko talde bat izan zen garaile, Jokin’s Little Warriors taldea, hain zuzen ere, eta kategoria bereko mutiletan Tu padre x4 taldeak irabazi zuen. Juniorretara salto eginez, mutiletan, Portlan de Belen taldea izan zen kategoriako txapelduna, etxeko taldea den Galtzia ezta ona mendean hartuz. Nesketan, bestalde, Ball is life taldea izan zen garaile. Kategoria honetan ere, etxeko talde bat, Pero kepasa Hulio! taldea, izan zen txapeldunorde. Bukatzeko, seniorretan, talde zarauztar bat izan zen garaile, Viejas promesas deiturikoa. Mutiletan, berriz, Estadio trainers izan zen txapelduna. - A.R.