Ylenia Baglietto (Eibar, 1986) aktoreak Goenkale telesailean izan zuen bere lehen paper entzutetsua. 2015ean aktore berri onenaren antzerkiko Ercilla saria jaso zuen, Chejoven 'La Gaviota'-n Ninaren paperagatik. Emilio Mártinez Lázaro, Pedro Olea, Calixto Bieito zein Enrique Urbizu zuzendariekin egin du lan, besteak beste. Zineman, 'Ocho apellidos catalanes', 'La higuera de los bastardos' edo 'La pequeña Suiza' filmetan parte hartu du. Telebistan ere hainbat proiektutan aritu da: 'Etxekoak' (ETB1), 'Acacias 38' (TVE), 'Presunto culpable' (Antena 3)... Antzerkian, 'Yo soy Pichichi' eta 'Obabakoak' lanetan, besteak beste.

Ylenia Bagliettoren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Que todo pase' (Andriu)

Musika talde bat: Matilda

Liburu bat: 'Mala persona' (Lander Otaola)

Antzezlan bat: 'Ni, munduko txarrena'

Film bat: '80 egunean'

Kultur espazio bat: Eibarko Coliseoa