Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek orain dela 23 urte sortu zuten Oreka TX taldea. Garai hartan ez zen ohikoena musika talde batean protagonismoa txalapartak izan zezan, normalean formazio ugarietan, beste tresna batzuekin, bigarren plano batean geratu ohi zen. Baina apustu hori egin zuten Martinez de San Vicentek eta Otxoak, "sorkuntza txalapartatik abiatuz". Hasieratik Oreka TX zer den definitzea "zaila" izan dela kontatu du Harkaitz Martinez de San Vicentek, "den bakarrik txalaparta bikotea edo bikote hori gehi momentuan daukan formazio guztia", horregatik batzuetan bikote gisa erakusten dute, baina baita talde gisa definitzeko garaian.

1997an talde gisa hasi zirenetik formazio ezberdinak izan dituzte, Arantxa eta Eli Ansa ahizpekin, perkusioan Iñigo Egia... Gainontzeko instrumentuei dagokienez, beti saiatu dira euskal musika tresnak presente egon zitezen, alboka, esaterako, Iñigo Lurgain hasieran, eta gaur egun Mixel Ducau. 2006-2007an txalaparta bikotean aldaketa egon zen, Igor Otxoak utzi eta Mikel Ugarte sartu zen taldean. Formazioa aldatzen joan da 23 urte hauetan, baina txalaparta sorkuntza guztien abiapuntu gisa mantendu dute beti.

Lau lan ezberdin

Lau disko ditu Oreka TX-k eta bakoitzak prozesu eta formatu ezberdin bat izan duela kontatu du txalapartariak. Quercus Endorphina (2001) izan zen taldearen lehenengo lana. Euskal Herrian grabatu zuten, Kepa Junkera produktore lanetan, eta atzerriko gonbidatu askorekin. "Aurreneko diskoa afinatze kromatiko horretan zegoen oinarrituta eta hori izan zen nobedadea".

Beste zentzu bat hartu zuen Nomadak TX, Euskal Herritik kanpo grabatzea zen helburua, ezagutzen zituzten musikariak bidaia horren parte izatea, txalapartak sortzea herrialde bakoitzean bertako materialekin, eta finean, "txalaparta gure kultura zein atzerriko kulturaren arteko topaleku bilakatzea". Martinez de San Vicentek aipatu bezala, "gure filosofiarekin bat doa, txalaparta ez da hain zuzen guk eramaten dugun zerbait baizik eta edozein lekutan sortu daitekeen zerbait baldin eta jolas horren arauak errespetatzen baditugu". Talde gisa ere esperientzia aberasgarria izan zen, dokumentala sortu zuten, diskoa ere bai, eta ordutik bidaiatzen jarraitu izan dute filosofia horri jarraiki, jaialdietako bidaiak baizik, ezagutzari lotutakoak eginez. Silex diskoan harrian zentratutako lanketaSilex bat egin zuten, konposizio guztiak zentzu horretan joanik. Txalapartak ere hobetzen joan dira, "guk geuk egiten ditugunez mimatuagoak ditugu".

Quercus Endorphina, lehena; Nomadak TX, bidaia; Silex, harria eta orain, Quercus EndorphinNomadak TX,SilexKoklea. Azken disko honetan taldearen esentzia aurki daitekeela kontatu du Martinez de San Vicentek, hamar urte baino gehiago egin baitituzte formazio berean: Mikel Ugarte eta Martinez de San Vicente txalapartari bikoteak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juanjo Otxandorena musikariek. "Atzera begira, elkarren artean nahiko ezberdinak diren lau disko ikusten ditut, baina badirena gure ibilbidearen isla, momentu eta esperientzia bakoitzekoa".

'Koklea', entzuteko

Harmonia melodikoa lortu du Oreka TX-k Koklea , eta kolaborazioen bitartez bidaia bat proposatu dute. Txalapartaren kasuan entzuleek eboluzio bat topatuko dutela kontatu du Martinez de San Vicentek, batez ere talde soinuan. "Azken hamar urteotan bost kideak talde berean egoteak horrek bai sendotu duela Oreka TXen sonoritatea. Hori da indartu nahi izan duguna. Harriak pisua izaten jarraitzen du diskoan eta egurra ere presente dago, beste hainbat material ere bai, banbuak, bidoiak€". Kantu bakoitzaren egitura oso bariatua dela kontatu du, adibidez, haize atalean Mixel Ducauk alboka, albokotea, xirula, klarinetea eta saxofoia jotzen ditu. Perkusioan Iñigo Egiak kajoia, tabla€ "Oso set bariatua" dauka. Harmonia aldean Juanjo Otxandorena bouzoukiarekin dabil, oso erritmikoa den instrumentuarekin. "Kantu bat entzun eta oso gurea dela sentitzen dut".

Belarri barruan kiribilean dugun hezur bat da koklea, hezur horretan mugimenduaren bibrazioak frekuentzia bilakatzen dira, guk entzuteko tonu gisa. Espiralaren ideiaren inguruan ibili ziren bueltaka, izan ere, diskoaren azalean eskuak ageri dira, txalaparta heltzeko posturan, kiribil horretan. "Gure musika sentitzen dugu askotan oso organikoa edo naturala dela baina era berean nahiko matematikoa ere bada". Jolasten zuten Fibonacciren espiralarekin, natura erreproduzitzen duena. Kiribila, espirala, Fibonacci, koklea€ "Egiten duguna entzungarri izatea nahi dugu eta entzungarri bilakatzen duen espirala koklea da. Sonoritatea ere gustatzen zitzaigun, nahiko eskandinaviarra ematen baitu hitzak".

Kolaborazioak ere izan dituzte, azken lau urteotan harremana izan duten taldeekin. Bakoitzak bere hizkuntzan kantatu du, lengoaien musikaltasuna bilatu dutelako hitzen osotasun bat baino. Emi Toko (Japonia), Aziza Brahim (Mendebaldeko Sahara), Monica de Nut (Galiza), Thierry Biscary (Euskal Herria) eta San Salvador (Okzitania). "Kolaboratzaile guztiak abeslariak izan dira, guk gure bandan hori faltan botatzen dugulako, talde instrumentala garelako eta zuzenekoak ere instrumentalak dira, baina diskoari begira ahotsen kolaborazioa izan dugu".

Diskoaren grabazioan gonbidatuak izan badituzte ere, boskote gisa arituko dira uda honetan aurreikusita dituzten emanaldietan. Azaldu dutenez, aurrerago gonbidatuekin ere egingo dute kontzertu bat, baina oraingoz zuzenekoetan taldekideak baino ez dira izango. "Kantuak instrumentalki pentsatzen ditugu eta gero egokitzen ditugu ahotsak, orduan nahiko fidela da zuzenean egiten duguna eta gero diskoan entzuten dena".

Tresna egokitu beharra

Hastapenetan, Kepa Junkeraren bandaren parte ziren Martinez de San Vicente eta Otxoa, eta behartuta sentitu ziren konposizioak txalapartarekin egiteko garaian txalaparta egokitzen beste musika tresnekin batera jotzeko. Txalaparta afina-tzearen bidea ekin zuten orduan, bai egurrak eta bai harriak. "Hasieran diatonikoki afinatzen genituen, trikitixaren tonura egokituz, baina gero pauso bat eman genuen kromatikoak izatera, hau da, harri edo egur bakoitza nota jakin bat, eta tonuerdika ordenatzea, nolabait piano baten afinazioa ematea. Hori izan zen gure apustua eta horrek bidea asko zabaldu digu konposatzeko orduan, baita musika ikastekoan ere".

Txalaparta, berez, ez dago definituta ze materialetakoa izan behar den, zelako forma izan behar duen€ Gero eta zabalagoa da txalaparta bezala ulertzen duguna. "Garai batean oso irudi konkretua genuen, baina tresna garatzen doan heinean iruditegia ere aldatzen doa". Izan ere, gaur egun harrizkoak edo metalezkoak ere aurki daitezke, baita kristalezkoak ere, beraz, materialetan aurreratzen den heinean, ikertzen den heinean, irudi hori aldatuz doa. Baina kontatu duenez, txalapartak badauka irudi fisikotik harago, zer den ulertzeko beste zentzu bat, jotzeko moduarena. "Guk hala ulertzen dugu. Bi pertsonen artean ematen den jolasa, material baten inguruan, normalean egurra edo harria izan daitekeena, baina inportantea da bi pertsona horien arteko harreman-tzeko modua. Munduan instrumentu gutxi daude partekatuak direnak eta txalapartaren kasua horietako bat da. Guretzat fisikoa baino gehiago da tresna jotzeko modua".

Doinuak berritzen

Bi hamarkada baino gehiago daramatzate txalapartaren doinuak berritzen, horren atzean ikerketa eta esperimentazio lan handia dago. "Ez da bakarrik musika, txalapartak eskatzen du zure instrumentua sortzea eta ikerketa horren ondorioz sortzen dira tinbre berriak, aukera berriak. Gure lana ez baita bakarrik musika sortzea, txalapartak sortzea ere bada, eta gure sonoritate hori sortzea". Horretan aritu dira azken lau urte hauetan Usurbileko Txokoalden duten lokalean, entsegu lekuak gaiz, hori dute eraikuntza eta laborategi ere. Bertan dituzte esperientzia ezberdinetan pilatu dituzten hainbat material ere: teilak, plastikozko tutuak, kanaberak, toberak€

Txalaparta bidaiaraziz

Euskal Herrian zein munduan zehar zabaldu du txalaparta Oreka TX taldeak. Urte hauetan guztietan aukera izan dute asko bidaiatzeko musikaren inguruan, jaialdietara, proiektu ezberdinakegiteko€Eurek bidaiatzeko eta baita"txalaparta bidaiarazteko" ere. "Txalaparta da oso esker onekoa edozeinekin aurreneko froga bat egiteko. Gainera, beti ematen digu aitzakia jatorriaz hitz egiteko eta egia da askok ez dutela lotzen Euskal Herriarekin edo Europako instrumentu batekin, baizik eta gehiago Afrikako tresnekin". Dena den, gero eta ohikoagoa dela kontatu du: "1993an kalean jotzen hasi ginenean jendeak uste zuen atzerritarrak ginela. Orain gero eta ugariagoak dira txalapartariak, eta maila musikala ere ezberdina da. Lehen lau asteburuko ikastaroak egiten ziren eta orain tresna ondo ikasteko 3-4 urte eman behar dituzu musika eskolan".