Gipuzkoako hainbat herritan ospatuko da Santa Ageda bezpera
Makilaz kolpatuko dute lurra, “esnatzeko” helburuarekin
Inauterien atarian gauden honetan, urteroko moduan Santa Ageda bezperak giro berezia ekarriko du Gipuzkoako herri eta auzo askotara. Gaur arratsaldean, aspaldiko tradizioari jarraituz, kaleak musikaz, erritmoz eta kopla zaharrez beteko dira, milaka makilek lurra kolpatzen duten bitartean, lurra “esnatzeko” helburu sinbolikoarekin.
Ohitura honek sustrai sakonak ditu gure lurraldean. Santa Agedaren omenez, kalez kale kantuan ibiliko dira abesbatzak, ikastetxeetako taldeak eta herriko elkarteak, makilak lurrean joaz eta ospakizuna etxez etxe zabalduz. Kopla horiek belaunaldiz belaunaldi transmititu dira, eta gaur egun ere herritarrak elkartzeko eta kultur ondarea bizirik mantentzeko baliabide ederra dira.
Las tortas de San Blas ceden el testigo a los coros de Santa Águeda en Debabarrena
Donostian ez ezik, Gipuzkoako hainbat udalerritan ere ospatuko da Santa Ageda bezpera noski. Esate baterako Arrasaten, Elgoibarren, Soraluzen, Debna eta Eskoriatzan. Herri txiki zein handietan, auzoetako plazak eta kaleak abestiz beteko dira, eta tradizio horren bitartez gure komunitatearen indarra eta lurrarekiko lotura azaleratuko dira beste behingoz.
Lehen ospakizuna
Santa Ageda izaten da askorentzat urteko lehen ospakizun handia, eta negu bete betean, elkartasunaren eta ospakizunaren sinbolo bihurtzen da. Aurten ere, Gipuzkoaako kaleetan ez dira faltako makilen hotsak eta kantuak, eta Santa Ageda bezperak festa giro paregabea eskainiko du lurralde osoan, inauteria ate joka dagoela.
Temas
Más en Cultura
-
La deportación vasca a los campos nazis vuelve a la memoria en una exposición en Donostia
-
Netflix emitirá en directo el primer concierto de BTS en casi cuatro años
-
Pérez-Reverte traslada a octubre las jornadas sobre la Guerra Civil y veta a Uclés: "No volverá"
-
Luis Fonsi califica las actuaciones del ICE en EEUU como "vergonzosas"