Síguenos en redes sociales:

Euskarazko komunikatzaileen Argia Sariak banatu dira

Sarituen artean 'Jakin' aldizkaria, 'Enarak' dokumentala eta Antxeta irratia izan dira

Euskarazko komunikatzaileen Argia Sariak banatu diraIker Azurmendi

Argiak berriro ere bere euskarazko komunikazio sariak banatu ditu ostiral honetan, oraingoan Usurbilgo Atxa Jauregian egin den ekitaldi batean, ehun bat lagun bilduta.

Guztira sei sari eman dira: Prentsako saria Jakin aldizkariari; Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi zenbaki bereziagatik; ikus-entzunezko saria Enarak dokumentalari; entzunezko saria Antxeta irratiari; Interneteko saria Inguma datu-baseari; eta kanpainaren saria Aroztegiko Elkartasun Komiteari.

Merezimenduzko saria, berriz, Bilboko Zenbat gara elkartearentzat izan da.