Asier Altunaren 'Karmele' filmaren trailerra zabaldu dute
Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da, Proiekzio Berezi bezala. Hortik eta gutxira,, urriaren 10ean iritsiko da zinema-aretoetara.
This browser does not support the video element.
Asier Altunaren Karmele filmaren teaser trailerra aurkeztu dute gaur, ostegunarekin. Karmele Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da, Proiekzio Berezi bezala. Hortik eta gutxira,, urriaren 10ean iritsiko da zinema-aretoetara.
Protagonistak Jone Laspiur (Karmele) eta Eneko Sagardoy (Txomin) aktoreak dira, biak Goya saridunak. Elkarrekin lan egiten duten lehen aldia da, eta bikote bati ematen diote bizitza: haiek dira Karmele eta Txomin. Haiekin batera daude Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran, Karmeleren gurasoen paperean.
Asier Altuna zinemagileak idatzi eta zuzendu du fikziozko film luze hau, Kirmen Uribe idazlearen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarrituta. Eleberria, era berean, Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren benetako bizitzetan inspiratuta dago.
Zuzendariaren hitzetan, "'Karmele kulturak, musikak eta arteak zipriztindutako bidaia bat da. Beti erakarri izan naute hainbat belaunaldi biltzen dituzten historia familiarrak. Karmele gazte-gaztetatik muturreko egoerei aurre egin behar dien emakume bat da, ausarta eta konprometitua, bere ideiekiko kontsekuentea eta horiek beti irmo defendatzen dituena. Karmelek askatasun ezaren aurrean pertseberantzia, borroka eta duintasuna zer diren erakusten digu".
Sinopsia
Filmak eta haren familiaren bizitza kontatzen digu.1937. Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.