Síguenos en redes sociales:

Gipuzkoaren milurtekoarekin bat eginez ikuskari berezia sortuko du Urmugak

Uztailaren 11tik 31ra ospatuko da, Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatuz eta 25 musika emanaldi eskainiz.

Gipuzkoaren milurtekoarekin bat eginez ikuskari berezia sortuko du UrmugakRuben Plaza

Euskal herritarrek iraganean zituzten mugak kontuan izanik, aurtengo Urmuga, zuzeneko musikarekin eta mendi zeharkaldiekin Euskal Herria "josteko" helburua duen ekimena, San Juan de la Peñako monasterioraino iritsiko da. Aragoiko erkidean kokatuta badago ere, orain dela mila urte Nafarroako erresumaren parte zen. Hain zuzen ere, Gipuzkoa –edo Ipuscoa– terminoa lehen aldiz aipatzen duen dokumentua, García de Acenáriz jaunak eta bere emazte Gaylak Altzoko San Salvador tenpluan San Juan de la Peñako komunitate erlijiosoaren esku utzi zuten dohaintza testua da. Horiek guztiak aintzat hartuta, Urmugak bat egin du gure herrialdearen milurtekoa ospatzeko antolatu diren ekimenekin. Gainera, dantza eta musika uztartuko dituen ikuskari berezi bat ere estreinatuko da.

Uztailaren 11tik 31ra ospatuko da seigarren edizioa, Gorobel mendilerrotik Santa Graziraino. Nabarmentzekoa, San Juan de la Peñako zenobioan, uztailaren 26an egingo duela geldialdia Urmugak, sei eguneko zeharkaldiaren ostean.

Zeharkaldiez harago, musikaren alorrari erreparatuz, 25 emanalditik gora antolatu dituzte, besteak beste Aralarko San Migelen, Uxuen, Rocaforteko Gazteluan eta Leyreko San Salvador monasterioa bezalako enklabe berezietan.

Proiektuaren arduradun Migel Zeberiok eta Felipe Uriartek prentsa agerraldia egin dute gaur, ostegunarekin, Tabakalerako Taba espazioan, aurtengo berritasunak aurkezteko. Mendebaldetik Ekialdera, izenak aditzera ematen duenez urmuga deritzonari jarraituz bidea eginez sortutako proiektua da Urmuga, ipar eta hego-ekialdeko isurialdeak bereizten duen marrari segika, alegia. Aurtengoa, “2020tik hona egindako guztietan handiena eta bereziena” izango dela iragarri dute. Berritasunen artean, seigarren edizio honetan, ibilbidearen zati batzuetan Kantauri eta Ebroranzko isurialdetik ibiliko dira mendizalea, bedi berriak urratuz. Etapak bost ataletan zatituko dituzte.

Uztailaren 11n eta 12an Araban zehar ibiliko dira, Angulo portutik hasi eta Altube porturaino. Bizkaiko zatia etorriko da gero; uztailaren 13an Gaztelugatxen hasiko dira eta Urdaibai eta Durangaldea osoa zeharkatuko dituzte.

Urmuga ofizialki aurkeztu da gaur, Tabakaleran.

Uztailaren 17an, Aiatik sartuko dira Gipuzkoan. Lau egunez Urola, Tolosaldea eta Goierri bisitatu ostean, 21ean Nafarroara egingo dute salto. Tafallaldean hasita, Zangotzaldera eta gaur egun Aragoikoak diren lurretara iritsiko dira gero, bidean, besteak beste, Leireko monasterioan, Rocaforteko gazteluan eta San Juan de la Peñan geldialdiak eginez.

Urmugaren azken partea Zuberoan eta Baxenafarrean burutuko da, uztailaren 31n Santa Grazin, egingo den amaiera jaialdiarekin.

Orain arteko zeharkaldietan gidari lanetan Felipe Uriarte ibili bada ere, aurten, aditzera eman duenez, ez omen du ibilbidea oso osorik egiteko asmorik, gidari gazteagoei leku egiteko asmoz.

Ipuskoa 1000’ ikuskaria

“Inork entzun al du Donostiako Orfeoia Baigorriko gazteluan?”, galdetu du Zeberiok. Urmugari esker horrelakoetara ohitzen hasi bagara ere, agertoki berezi horietan halakoak ikustea oso esperientzia berezia da inondik ere. Antolakuntzaren esanetan, “hirigune eta aginte-guneetatik” urrun, beren kabuz horrelako kontzertuak programatzeko aukera nekez izaten duten herriguneentzat ere “arnasgune” izan nahi du Urmugak.

Horren harira, Zeberiok berak zuzentzen duen Et Inkarnatus hari orkestrako kideek hainbat emanaldi eskainiko dituzte, euskal musikagileen kantuak moldatuz, abeslari ezagun ugari lagun izango dituztelarik, horien artean, Eñaut Elorrieta, Anje Duhalde, Alaitz eta Maider eta Janus Lester.

Are gehiago, diziplina ugaritako beste hainbat artistek ere, ez bakarrik musikariek, izango dute lekurik programazioan.

Gainera, uztailaren 20an, Ulizarreko Oihantxiki Belazean, dantza eta musika uztartzen dituen eta aurtengo honetarako berariaz sortu duten Ipuskoa 1000 izeneko ikuskaria estreinatuko da. Emanaldi berezi horretara Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Nafar Parlamentuko ordezkariak gonbidatu dituzte, bi lurraldeen arteko anaitze ekitaldi bat egiteko intentzioarekin.

Urmuga 2025 – Mendi Ibilaldia

Angulo portutik (720 m) Urduñaportura (900 m). Garobel mendilerro barnean. Gailurrak: Urieta (1.113 m), Eskutxi (1.178 m), Iturrigorri/Tologorri (1.066 m). Iraupena: 6–7 ordu.

Urduña – Altube portua (650 m). Gibijo eta Urkabustaitz mendietan zehar; Delika urjauzia. Gailurra: Peña Erea (1.110 m). Iraupena: 6 ordu.

Gaztelugatxe – Burgoa – Bermeo – Mundaka – Atxarre – Santimamiñe – Ereñozar.

Ereño – Ziortza – Bolíbar.

Ziortza – Bolíbar – Oiz – Maume – Garai – Gederiaga – Durango.

Urkiola – Besaide – Arrasate.

Getaria – Elkano/Aia – Aduna.

Aduna – Tolosa – Altzo.

Altzo – Ugarte – Ausagaztelu – Aizpearro. Aralar iparraldean: larre zabalak, basoak. Gailurrak: Errenaga (1.288 m), Intzako Dorra (1.431 m), Arkuek. Iraupena: 8 ordu.

Orexa – Berastegi – Atallu – Irumugarrieta – Ulizar – Areso.

Uxue – Kaseda.

Oibar – Rocaforteko gaztelua.

Irunberri – Arangoiti – Leyreko monastegia.

Leyreko monastegia – Sigües.

Artieda – Arres (Aragoi).

Santa Cruz de la Serös – San Juan de la Peña monastegia (Aragoi).

Baigorri inguruan (ibilaldiak helduentzako eta familientzako, bertako mendi elkarteekin).

Burdinkurutzeta – Bagargiak (1.327 m). Zuberoako mendietan: Arthanolatze (1.530 m), Harsüdürra (1.472 m). Iraupena: 7 ordu.

Bagargiak – Orhi (2.017 m) – Larraineko lepoa (1.585 m). Iraupena: 5 ordu.

Belagua – Auñamendi (2.507 m) – Belagua.

Urmuga 2025 – Kontzertuak

Donostiako Kursaalean. 12.00etan.

Gorobel mendilerroa / Urduña (Bizkaia/Araba). 9.00etan. Irteera Angulo mendatean: Boreas Cámara taldea eta Amurrioko Musika Eskola; Fraileburun emanalditxoa.

Garrastatxu (Baranbio). 18.30ean. Kontzertua: Alaitz eta Maider; Leturia; Irati Arcelus; Fede de Dios; Pirata; Anje Duhalde; Et Incarnatus Orkestra.

Ereñozar – Ereño. 18.30ean. San Migel gaztelua. “Bizkaia Urmuga Kantuz” kale koruak; Bixente Martínez (gitarra), Iñar Sastre (pianoa), Iñaki Dieguez (akordeoia), Igor Tellechea (baxua), Urmuga Banda; zuzendaritzan Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze Leturia.

Ziortza – Bolíbar. 18.00etan. Kontzertua: Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestra.

Durango // Mañaria. 18.30ean. Mañariako Angurreta Harrobia. Kontzertua: Pirata; Hatxe; Leturia; Irati Arcelus; Eñaut Elorrieta; Xak taldea; Et Incarnatus Orkestra.

Besaide gailurrean. 12.00etan (*puntu berezia*); 19.00etan Arrasate: Chruinne (Galizia).

Aduna. 19.00etan. Chruinne (Galizia).

Altzo. 17.00etan. Schola Gregoriana (Donostia), ondoren kalejira-kontzertua; 18.30ean “Hirurak bat”: Alaitz eta Maider; Mirari Taldea; Anje Duhalde; Hatxe; Maixa eta Ixiar; Et Incarnatus Orkestra.

Aizpearro (Aralar). 18.00etan. Kontzertua: Mirari Taldea; Fede de Dios; Janus Lester; Lorea Zulaika; Xak taldea; Et Incarnatus Orkestra; elkarlanean Larraungo eta Lakuntzako Udala, Aralar Mankomunitatea.

Irumugarrieta – Ulizar – Oihantxiki Belazean – Berastegi – Areso – Lizartza – Orexa. 18.30ean. “Ipuskoa 1000 urte”: koru, txistulari, gaitero, dantzari eta orkesta emanaldi berezia (Nafarroa, Gipuzkoa, Aragoiko taldeak).

Uxue. 18.30ean. Kamara-kontzertua “Menditik itsasora, dantzan”.

Zangotza – Rocaforteko gaztelua.

Leyreko San Salvador monastegia. 18.30ean. Iñar Sastre eta Ihagoba Astiazaran: “Ingurutxoaren inguruan” (txistua eta organoa).

18.30ean (ordutegia baieztatu gabe).

San Juan de la Peña monastegi zaharra. 13.30ean (Schola Gregoriana); monastegi berriko patioan 18.00etan (“Ipuskoa 1000 urte” ekitaldia: dantzari eta gaitero taldeak, Amaia Elizaran, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre, Et Incarnatus Orkestra).

Baigorriko Etxauzia jauregia (Nafarroa Behera). 18.30ean. “Euskal ahaire kosmogonikoak” (Donostiako Orfeoia eta solistak, Et Incarnatus Orkestra Sinfonikoa, aktore eta musikariekin).

Iratiko oihana (Salbatore Baseliza, Nafarroa Behera). 18.00etan. Kamara-kontzertua “Menditik itsasora, dantzan” (herriko udaldekin elkarlanean).

Orhiko gailurrean. 12.00etan (Donostiako Orfeoia eta solistak, Et Incarnatus Orkestra); 18.30ean Orbaizeta (kamara-kontzertua).

Belagua – Auñamendi (2.507 m) – Belagua.

Santa Grazín (azken jaia). 11.00etan Schola Gregoriana; 12.00etan Eñaut Elorrieta, Iñaki Palacios, HorHor taldea, Ahaire Ahizpak, Et Incarnatus Orkestra; ondoren dantza Kiki Bordatxo taldearekin.