Amaia Zubiriak jasoko du Monzon-Ganuza saria
Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak musikari donostiarraren ezinbesteko figura aitortu du.
Amaia Zubiria musikaria da 2025eko Monzón-Ganuza sariaren irabazlea. Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak gaur, astelehenarekin, abeslari donostiarra errekonozitu dutela euskal kulturari eta musikagintzari egindako ekarpenarengatik. Ohar batean gogorarazi dutenez, saria Telesforo monzonen heriotzaren 40. urteurrenaren testuinguruan sortu zuen saria fundazioak, Euskal Herriaren kulturari, hizkuntzari, historiari eta etorkizunari bizitza osoan ekarpena egin dieten pertsonak omentzeko.
Zentzu honetan, Zubiriaren figura “ezinbestekotzat” jo dute, Haizea taldearekin hasi eta bakarkako ibilbidean egin zuen laneraino. Bere poesiaren indarra eta Euskal Herriarekin izan duen “konpromisoa” ere errekonozitu diote. Zubiriak martxoaren 27an jasoko du saria, Bergaran ospatuko den ekitaldi batean.
Más en Cultura
-
Ane Gabarain como Millán Astray, teatro sobre el 18/98 y otras audacias de dFeria
-
Los Óscar se retransmitirán gratis a todo el mundo por YouTube a partir de 2029
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Arte, fotografía y experimentación audiovisual, miradas de Tabakalera y Kutxa Fundazioa para 2026