Jazz austriarra eta estatubatuarraren arteko topaketa, gaur ‘Trinian’
David Helbock pianistak bere proiektu berria aurkeztuko du Jazzaldian, Austrian Syndicate boskotea.
Maisu eta ikaslea baturik; ikaslea, orain, maisu bihurturik. Enrico Rava saxofonista italiarra eta bere crew gaztearen ostean, Trinitate plazako programak Europako jazzean oinarritutako beste proposamen bat ekarriko du gaur, astelehenarekin, David Helbock pianista austriarrak Austrian Syndicate proiektua aurkeztuko baituDonostiako Jazzaldian. Gainera, bere line up-a osatzeko asmoarekin, Peter Madsen pianista estatubatuarra gonbidatuko du oholtzara, Chris Potter, Joe Lovano, Fred Wesley eta Stanley Turrentine bezain izen esanguratsuekin aritutako maisua.
Helbock-ek eta Madsen-ek New Yorken ezagutu zuten elkar 2001. urtean, lehenengoak 16 urte besterik ez zituela. Gaztea bai, bazen, baina talentu handikoa. Formakuntza klasikoan hezia, 20 diskotik gora kaleratu ditu. Egia da, oraindik ateratzeke daukala Austrian Syndicate taldearekin urte hasieran grabatutakoa. Inolaz ere, Trinitate plazako aukera probestuko du formazio horren azken konposizioak aurkezteko.
Madsenen laguntzaz harago, pianista europarrak bere herrialdeko hiru musikari, gazteak izanda ere Europako eszenan sona handikoak, fitxatu ditu bere sindikaturako: Raphael Preuschl-ek baxua eta bassukulelea joko ditu; Herbert Pirker-ek, bateria; eta perkusioan Claudio Spieler arituko da.
Temas
Más en Cultura
-
Izaro, embarazada, anuncia nuevo disco y gira: "Tenemos que volver a hacer arquitectura"
-
Fallece Rafael Amador, uno de los fundadores de 'Pata Negra', a los 66 años
-
Descubrimiento en Urbasa: hallan un esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años
-
Maite Larburu, compositora: “No sé escribir canciones que le gusten a todo el mundo”
