Ohiko legez, 111 Akademiak Amasako Hika txakolindegian ospatu zuen atzo urteroko sari-ematea. Arantxa Urretabizkaia donostiarrak jaso du akademikoek ebatzitako errekonozimendua, Azken etxea nobelarengatik –sari-ematean, liburuaren pasarte ba-tzuk ere irakurri ziren–.

212 akademikideetatik erdiak baino gehiagok parte hartu zuen sariaren bozketa-prozesuan. Urretabizkaiaren lanak Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa saiakera izan du lehiakide azken bueltan.