Egun osoko bertso eskaintza anitza izango da bihar Azpeitian. Bertso Eguna bertso munduaren elkargune izaera indartzeko helburuak markatu duela esan zuen atzo Bertsozale Elkarteak. Ibiltari izaera hartu zuenetik bosgarrena izango da biharkoa. 11.30ean Azpeitiko plazan hasiko da poteoa eta bertan nahi duenak kantatzeko aukera izango du. Ondoren, herriko hainbat elkartetan bertso bazkariak ospatuko dira. Txalintxon, bertso saio musikatua izango da Maddallen Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Autir Etxebarriazarragarekin. Oilagorran, Jone Uria eta Sustrai Colina izango dira; Ziripoten, aldiz, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo; Zulo Zabalen, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza; eta Oilo Soron, Unai Iturriaga eta Jexux Mari Irazu. Gauean ere saioa izango da Elikagunean.