- Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen (ROCE) XII. Topaketa hartuko du ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean. Guztira, nazioarteko eta beste autonomia erkidego batzuetako 35 profesionalek hartuko dute parte.

Gaztela eta Leonetik, Madrildik, Kataluniatik, Erresuma Batutik, Sui-tzatik, Irlandatik eta Frantziatik etorritako aditu horiek musika-proiektuak kudeatzeko bide berri-tzaileei buruz eztabaidatuko dute.

Heziketarako zerbitzuak eta sailak sortzen laguntzea du helburu ROCEk, kontzertu hezitzaileen egitasmoak eta hainbat kolektiboren-tzako gizarte-ekintzak garatu eta sustatzen dituzten orkestra sinfonikoetan, musika banda profesionaletan, auditoriumetan, espazio eszenikoetan, fundazioetan, bai eta bestelako erakunde batzuetan ere

Tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko bizikidetza aztertuko dute, klasikoaren eta abangoardiaren artekoa, ezarritakoaren eta iraultzailearen artekoa, segurua denaren eta sortzen ari denaren indar-harremanak nola eboluziona-tzen duen, azaldu dute prentsa-oharrean. Kultur eta musika arloetako ikasle eta profesionalentzat irekia izango da topaketa, baita publiko orokorrarentzat ere, eta orkestren, auditorioen, opera-antzokien eta banda profesionalen kudeaketan aurre egin beharreko erronkak izango dira hizpide.