Haur literaturan funtzionaltasuna aldarrikatzen dutenen korrontea badago: erosketak nola egiten diren edo triste egotea zer den azaldu dezaketen lanek osatzen dute. "Nire ustez liburu horiek ez dute ezer erakusten. Literaturaren bidez zerbait erakusteko bide bakarra fikzioa da", iritzi du Bernardo Atxaga idazleak adin ezberdinetako irakurleentzako obrak idazten eskarmentu handidunak. Oraingoan, Mikel Valverde ilustratzailearekin batera, Ata Pank eta Ate Punky. Desioaeta hamar urte bitarteko umeei zuzendutakoa.

Lanez itota dagoela esateko moduko agenda duen arren, Asteasuko idazleak tarte bat aurkitu du ezhoiko aurkezpena egiteko Deustuko Udal Liburutegian umeez inguratuta. Bere esanetan, "haurrentzako liburu batzuk portaerak erakusten dituzte, garai bateko fabulak bezala". Joera horretatik urrunduz, Atxagak hizkuntzaren bidez bizitzaren sekretu guztiak desestaltzen dituen literatura nahiago du. "Fikzioan badago zerbait didaktikoa baina ikusezina dena, ez da gauza mekaniko bat. Didaktikoa dena fikzioan dago, elikagaia fruituan dagoen bezala. Baina sagarra jaten duzunean ez duzu elikagaia ikusten", argudiatu du Deustuko Ikastolako ikasleekin solasean aritu ostean.

Hain zuzen ere, adierazi duen bezala, Bilbon bizi zela murgildu zen estreinakoz haur literaturarekin: 1979an kaleratu zuen Nikolasaren abenturak eta kalenturak. Gerora etorri ziren bere ibilbidean garran-tzia hartu duten beste pertsonaia ba-tzuk, Xola edota Markoni. Kaleratutako liburu berriarekin, Ata Pank eta Ate Pank serieari jarraiera ematen dio. "Luze idazteko ibilgailurik onena pertsonaia da. Ata Punk eta Ate Punkyrekin irudipena daukat ehun ipuin idatzi ditzakedala denbora eta gogoa izanez gero", agertu du idazleak.

"Batzuk esaten dute haurrak urte batera heldu arte bakarrik onartzen dituztela animaliak hitz egiten. Baina balio literario bat da", dio idazleak. Bere ustez, "fikzioak gaitasun hori ez balu, pertsonaitik bizitzara pasa-tzeko, zinema ez litzateke posible izango. Esango genuke: nola esaten duzu hori Lear erregea dela? Hori Warren Beatty da!". Horregatik, George Orwellek Abereen etxaldea obran erabilitako baliabide literarioa helduentzako ere aproposa izan daiteke. Haur zein helduentzako marrazakiek maila berbera izan beharko luketela defendatzen du Mikel Valverde ilustratzaileak. "Seriotasun berbera izan behar du lanak bisualki erakargarria eta dibertigarria izan dadin", dio umorea oinarrizkoa dela iritzi duen marrazkilariak.

Testua eta marrazkia ez doaz bakoitza bere aldetik. "Ez da bakarrik nik testu bat idatzi eta berak ilustratu egiten duela. Hurrengo liburua egiteko aintzakotzat hartzen ditut berak aurretik egin dituen marrazkiak. Lana joan-etorrikoa da, elkarren artekoa. Oso garrantzitsua iruditzen zait harreman hori lan-tzea", adierazi du Atxagak. Valverderen esanetan, idazleak marrazkiak oinarritzat hartzeak "ilustrazioak osagarri bat baino gehiago direla islatzen du, informazioa ere gaineratzen baitu". Horrela, liburu ilustratuek bi zubi eraikitzen dituztela azaleratu du: bata testua, eta, bestea, ilustrazioa. Edonola ere, marrazkilariak argi dauka ez dela "testuaren esklabu". Izan ere, narrazioari informazioa gehitzen saiatzen da beti, ematen ez diren datuak gaineratuz.