‘MAKLAK’ ikuskizuna, Oteiza Museoan
- Oteiza Museoak MAKLAK ikuskizuna hartuko du, Led Silhouette dantza garaikideko taldeak zentro honetarako berariaz sortutako Cóncavo-Convexo pieza koreografikoaren site specifica. Lana 2021eko urriaren 23an ikusi ahal izango da eta bi emanaldi egingo dituzte: lehenegoa 12.00etan izango da eta bigarrena, aldiz, 13.00ean.
MAKLAK gertaera labur, iragankor eta espezifikotzat planteatzen da Oteizaren jaiotzaren urteurrenean. Artistaren Bi poliedro hutsen maklaren definizio lineala obra tubularra Museoko areto nagusian kokatuko da, koreografiako piezaren parte izateko.
Horrela, Led Silhouette-ko bi dantzariak, Jon López eta Martxel Rodriguez, Gaizka Sarasolaren zuzeneko musikarekin, obra horrekiko eta Museoarekiko berarekiko elkarrekintzan arituko dira, sinbiosi paregabea lortuz mugimenduaren, eskulturaren eta arkitekturaren artean.
Temas
Más en Cultura
- 
                
                                        Oier Araolaza: "Uste genuen kalabazak ipintzea ohitura amerikarra zela, gure gurasoek egiten zutela jakin gabe"
- 
                
                                        San Telmo explora la Amazonia, mucho más que un bosque y un río
- 
                
                                        Diana Krall regresará una vez más al Jazzaldia
- 
                
                                        'La cruzada', la nueva novela histórica sobre la monja donostiarra Catalina de Erauso