Balenciaga Museoak 14,8 milioiko ekarpena egin dio ekonomiari

Gipuzkoan 4,4 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du hamar urtean, ikerketa baten arabera

25.09.2021 | 00:36

donostia – Getariako Balenciaga Museoak 14,8 milioi euroko ekarpena egin dio ekonomiari 2011n inauguratu zenetik. Erakundeak, berez, 1,5 milioi euroko gastu arrunteko aurrekontua duenez, inbertitutako diru publikoko euro bakoitzeko 1,12ko itzulera eragin du.

Hauek dira maisuari bere jaioterrian eskainitako museoaren eragin ekonomikoaren inguruan EYk egindako lehen azterketaren ondorio nagusiak. Txostena atzo aurkeztu zuten Bingen Zupiria Kultura sailburuak, Museoko zuzendari den Miren Vivesek, Harkaitz Millan Kultura diputatuak eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.

Zupiriak azpimarratu zuenez, "Euskadiren irudia munduan susta-tzeko sistema zabalago baten osagarri bikaina da" museoa.

Guztira, 1,5 milioi euro inguruko gastu-aurrekontua du urteko, eta Kultura Ministerioak, Eusko Jaurlari-tzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Getariako Udalak, hau da, patronatua osatzen duten erakunde publikoek egindako ekarpenetatik horni-tzen da %75ean.

Ikerketak azaltzen duenez, 6,2 milioi euroko ekarpena egin dio Euskadiko ekonomiari, eta horietatik 4,4 milioi euro Gipuzkoari dagozkio.

Datu zehatzagoetara joaz, urte horietan, museoan izandako bisitek 33 milioi eurotik gora eragin dituzte zuzeneko eta zeharkako ekarpenetan, eta beste zeharkako 767 enplegu merkataritzaren, garraioaren eta finantzen eta aseguruen sektoreetan.

Ekarpen kulturalari dagokionez, nabarmentzekoa da bilduma "bikoiztu" egin dela hamarkada honetan, eta balioa ere "hamabi aldiz biderkatu" dela; aldi berean, "nazioarteko erreferen-tzia" ere bihurtu da, 503.000 lagun baino gehiagok bisitatutako 23 erakusketa antolatu ondoren, lau hizkuntzatan argitaratutako hamar argitalpenekin batera.

Bildumak guztira, jatorrizko 5.559 jantzi eta osagarri ditu, bai eta Cristobal Balenciaga eta joskintzarekin lotutako beste 2.950 objekturekin osatutako funtsa ere.

Publikoari dagokionez, EAEko herritarren bisitak izan dira guztizkoaren %30, eta Espainiatik etorritako turismoa %70, batez ere Madril, Nafarroa eta Kataluniatik etorritakoak.

Txostenak aipatzen duenez, bisitariaren profila emakumezkoa da, 41 eta 55 urte artekoa, eta goi-mailako hezkuntza maila duena; eta gainera, museoa ezagutu dutenen %98k bisita egitea gomendatuko omen lukete.

Sare sozialetako komunitate digitala 40.000 jarraitzailera iritsi da, azken bi urteetan %46ko erritmoan hazi delarik. Aldi berean, Museoaren webguneak eta hamarkada honetan egindako erakusketa eta proiektu digitalek, berriz, 550.000 bisitari bakar baino gehiago izan dituzte.

Garatzen duen hezkuntza-lanari dagokionez, prestakuntza egitasmoetatik 11.495 pertsona baino gehiago pasa direla egiaztatu du ikerketak, 1.505 profesionalez eta bisitari espezializatuez gain.

Azterlanaren arabera, eragin ekonomikoa eta soziala areagotzekotan, jarduera areagotu beharko da, baita "autofinantzaketa handiagoa" ahalbidetuko duen hazkundea bultzatu ere; "betiere, inguruarekiko oreka errespetatzen badu, eta ezinbestekoa izan ohi den ingurumen-inpaktua proportzionalki handitu gabe egin badaiteke".

noticias de noticiasdegipuzkoa