- Donostiako XXXII. Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea zabalik dago jada, irailaren 15era arte. Talde ez profesionaletako 14 eta 30 urte bitarteko gazteek www.donostia.eus/gazteria webgunean eman behar dute izena.

Ohar baten bidez animatu nahi izan ditu Ane Oyarbide Donostiako Gazteria zinegotziak esperientzia honetan parte hartzera. “Erakuslehio aparta da beraien sorkuntzak eta antzerki-lanak erakusteko; sormena eta an-tzerki-ekoizpena sustatu nahi ditugu, eta, nola ez ba, gazteak antzerkia ikustera joatera ohitu”, adierazi zuen.

Gazteen Antzerki Topaketa Donostiako Udaleko Gazteriak antolatu du, Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturren laguntzarekin. Urrian eta azaroan egingo da, hiriko hainbat eszenatokitan, hala nola Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean, Kontadores Gazte Zentroan, Gazteszenan eta Kutxa Kultur Plazan.

Izena emateko agiria www.donostia.eus/gazteria webgunean bete ahal izango da irailaren 15era arte (asteazkena), eta antzerki lanaren argazki adierazgarri bat ere erantsi beharko zaio.