DONOSTIA- 41 urte erbestean eman ondoren, Joseba Sarrionandia Euskal Herrira bueltatu da. Anboto.org atari digitalak idazleari egindako elkarrizketa bat argitaratu du gaur arratsaldean eta bertan Iurretara egindako itzulera nolakoa izan den kontatzen du. Besteak beste, "herri diferente" bat aurkitu duela aitortzen du Sarrionandiak, "diskrezioz" egiten saiatu den itzuleran.

Idazleak 1985ko uztailaren 7an utzi zuen Euskal Herria Martuteneko kartzelatik ihesi egin ondoren. Geroztik ez da bere berririk izan, 2016an Kuban zegoela jakin zen arte, Habanako Unibertsitatean lanean. Erbestean emandako urteetan Sarrionandia euskal literaturaren figura nabarmenetako bat bilakatu da, hainbat generotako idazlanak plazaratu ostean. Iurretakoa ere Kortaturen 'Sarri, Sarri'ren abestiarengatik da ezaguna.