Xabier Lizardi Literatura Sariaren edizio berria martxan da
Lanak urtarrilaren 29a bitartean aurkez daitezke Sanz Enea kultur etxean edo posta elektroniko bidez
- Xabier Lizardi Literatura Sariaren 39. edizioa martxan da berritasun batekin: oinarriz haur eta gazteentzako saria izan arren, aurtengoa, haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.
Lanak urtarrilaren 29a bitartean aurkez daitezke, bai Sanz Enea kultur etxean, baita posta elektronikoz (kultura@zarautz.eus) ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere. Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dira, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Luzera, aldiz, 22.000-34.000 karaktere bitartekoa izango da. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake.
Irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta ipuin saritua argitaratuko du Zarauzko Udalak behar diren marrazkiez ederturik.
Temas
Más en Cultura
-
Gipuzkoa ante la cámara de Tsai Ming-liang, cineasta taiwanés ganador del León de Oro
-
Robert Redford fallece a los 89 años
-
El podcast de Discos Mon Oncle vuelve con su concierto navideño
-
Paul Urkijo buscará con 'Gaua' llenar el Kursaal de seres de la noche en la inauguración de la Semana de Cine Fantástico y de Terror