DONOSTIA - Urriaren 7an eta 9an, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretora itzuliko da 'Poesia orduak' poesia emanaldia. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Gonbidapenak antzokiko leihatilan jasoko dira emanaldien egun berberetan, arratsaldeko bostetatik aurrera.

Komunikatu batean, Donostia Kulturak jakinarazi du higiene- eta segurtasun-neurriak aplikatuko direla, 19. koidetik datozenak, eta aretoko edukiera 70 pertsonakoa izango dela.

Hilaren 7an, Adolfo Bornaetxea Rodríguez idazleak, Fito Rodríguezek, 'Hain zara eder' liburuan oinarritutako errezitaldi musikala eskainiko du.

Bestalde, hilaren 9an, Miren Agur Meabe idazleak 'Nola gorde errautsak kolazkenean eztulik egin gabe.Iban Urizar 'Amorante' musikariak eta Aitor Gametxo zinemagileak ere parte hartuko dute errezitaldian, Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean.