- Azkenik, irailaren 19an izango da, Azpeitiko zezen-plazan. Immaculate Fools eta Jotakie taldeen kontzertuaz ari gara. COVID-19a dela eta, jarritako hi-tzordua hainbat aldiz atzeratu behar izan baitute. Kontzerturako herriko zezen plaza aukeratu dute, kutsatzearen aurkako neurriak kontuan izanik. Hasierako asmoa bi egunetan programatzea bazen ere, plazak egun bakarrerako aukera ematen du.

Euskadin 80ko hamarkadan euren lorratza utzi zuten bi talderekin bat egiteko aukera eskainiko du kontzertuak. Azpeitiko eta Azkoitiko gazteek osatzen zuten Jotakie, garai hartako euskal talde handienetako bat izan zen. Immaculate Fools taldeari dagokionez, bere sorterrian halako sonarik eskuratu ez bazuten ere, Euskadin eta Espainian jarraitzaile asko izan zituen pop talde britainiarrak.