Erika Olaizola, oholtzan bakar-bakarrik ‘Panpina' antzezlanean
Formarik ez zuen bulkada bat abiapuntu, eta prozesu sortzaile oso “askea”izan ditu osagai Erika Olaizolak (Azpeitia, 1989) bere antzezlan berria osatzeko. Senak halaeskatuta, barrura begira jarri daOlaizola, sentitzen zuen barneindar hari forma eta zentzua bilatu nahian. Nolabait, barrena askatzearen emaitza da Panpina. “Nireesentzia osoa du lanak, eta hasieratik bukaerara naiz ni eta da nik kontatu nahi nuena”.
Antzezlanak Erika Rooibos pertsonaia du protagonista. “Gaur, lehenaldiz, Erika Rooibos-ek maitasunaegingo du bere itzalarekin.” Haladio antzezlanaren sinopsiak eta hitzhorietan uste du Olaizolak laburbiltzen dela obraren muina. “Itzalhoriek dira norberaren alde ilunak,ezkutuak; oso presente dago itzalaantzezlan osoan: batzuetan dibertitu egiten da itzalarekin, beste batzuetan haserretu? itzal horrekinlotuta dago istorioa”.
Era horretan, pertsonaiak bere itzalpropioarekin duen harremanarenondorio da obraren estiloa.“Momentu asko dituela esangonuke: probokatzaileak, zirikatzaileak, ganberroak, umorez betetakoak; eta baita oso intimoak ere;nire alde ezberdinak jartzen dituagerian”. Une horien nahasketaz elikatzen da istorioa, Olaizolaren“biluztea”. Tipula bat bailitzan,geruzak kenduz doa aktoreaoholtza gainean, desestali ahala iluneko alderdiekin jostatuz.
URRATSAK, TALDEAN Olaizolakaitortu du obra “deskubritzen” joandela: “Nik garbi neukan izenburua(Panpina), eta oholtzan bakarrikegon behar nintzela; hortik aurrera, antzezlan osoa deskubrituz joannaiz”. Miaketa lan sakon hori egiteko bidean, ordea, ez da bakarrikegon. Ondoan izan ditu Oier Guillan eta Leire Arenas, kasik hasieratik: “Ez nuen nire burua ikustenbidea bakarrik egiten; kanpo begirada behar nuen”. Behatzaile lanhori egin du Guillanek, eta harkemandako argibideekin inprobisatzen aritu dira Olaizola eta Arenasetengabe. “Prozesu osoa erabataskea izan da, inprobisazioen bitartez eta haiei forma emanez joangara osatzen, eta, nolabait, topatzen”, kontatu du Olaizolak.
Osatze ibilbide horretan sormenmugarik gabe jardun direla nabarmendu du Olaizolak. “Askatasunosoa eman diegu geure buruei”,kontatu du aktoreak. Olaizolakeskertu du loturarik gabeko prozesua. “Ni hori gu bilakatu nahi nuen,eta horrek arrisku bat ere badakar;Ez ote den ni-a galduko”. Halakorikez da gertatu, baina; eta inoiz baino bereago sentitzen du Olaizolaklana. “Istorioa oso borobila dela iruditzen zait eta oso era naturaleansortu dela”. Guillan eta Arenasezgain, prozesuaren azken ataleanJavier Barandiaran eta Idoia Beratarbide ere sartu dira sorkuntzan:Javier, kanpo begiradan, eta Idoia,aholkularitza estetikoan. Sorkuntza bide horren emaitza izan daPanpina, 50 minutuko iraupenaduen pieza. Horretan ere, aurre erabakirik gabe aritu da Olaizola. “20minutu izan behar baziren, 20minutu izango ziren; argi nuen nahinuena kontatzeko beharrezkoa zendenbora iraungo zuela piezak, ez gehiago eta ez gutxiago”. Horrela,espazio ezberdinetara egokitu daitekeen antzezlana eraiki du, antzokitik at ere erakutsi daitekeena.
HAIN (EZ)BERDIN Paradoxamoduko bat ere planteatzen dusortzaileak antzezlanean, errealitatearen eta fikzioaren arteko mugalausotuz. “Uneoro dago Erika Rooibos pertsona, pertsonaia eta aktorearen tarte horretan; nire izena du,azpeitiarrez hitz egiten du? oso niaurkezten naiz, ni guztiz izan gabe”.Muga horretan aritzea “erronka”bat izan dela dio Olaizolak. Eta abizen aldaketa izan da, nonbait,bereizketa markatzeko tresna:“Erika Rooibos Erika da, baina aldi bereanRooibos da, horrek permititzendizulako distantzia bat emateapertsonari; pertsona eta pertsonaiairadokitzen ditu aldi berean”.
Oholtzan bakarrik egongo da Olaizola oraingoan, baina inondik inora ez du lehenengo aldia izango.Ofizio du azpeitiarrak sorkuntza,eta bide artistiko luzea egina dudagoeneko. Orain ere hainbatproiektu ditu martxan. Izan ere,Käffka lanarekin herriz herri dabil,bai eta Lur antzezlanarekin ere.Kartzela websaileko aktoreetako batda, eta Zinemaldian aurkeztu berriduten Los tontos y los estupidospelikulan eta Oreina-n pertsonaia bana antzezten du.Panpina, berriz, 2014anAmancay Gaztañaga etaMiren Gaztañagarekinbatera sortu zuen Kamikaz kolektiboaren baitan jaiotako pieza da.“Nibeti egon naiz sormenari oso lotuta eta hau beste erreferentzia bat da,oso aseta nago; bidearenparte da. Are, proiektu honetan nire buruari nahi nuenanahi nuen eran egiteko baimenaeman diot, eta hori ederra da”.
ESTREINUA, ETXEAN Euskal Antzerkiaren 37. Topaketetan aurkeztu zuen obra Olaizolak, Azpeitian,estreinakoz etxean erakusteakdakarren “ardura eta urduritasuna” tarteko. “Ederra izan zen; noski,ardura eta urduritasuna ere bestebatzuetan baino handiagoa izanzen, baina oso pozik nago estreinaldiarekin”. Jendaurrean erakusteaia “behar bat” bihurtu zela aitortudu Olaizolak. “Feedback hori ezinbestekoa da ondo ari zarela ziurtatzeko, beharrezkoa da erakustea”.Hurrengo data batzuk ere zehaztuta ditu: azaroaren 17an Oiartzunenizango da, 22an Oñatin eta abenduaren 8an, aldiz, Lesakan.
Más en Cultura
-
Arrasate se prepara para Mondra & Roll y para celebrar con Fermin Muguruza los 40 años de ‘Sarri, Sarri’
-
Los Piratas publican el cartel de los conciertos de Aste Nagusia
-
El actor Eduard Fernández, Premio Nacional de Cinematografía 2025
-
Jazzinema vuelve con una ficción sobre el mítico concierto que Keith Jarrett ofreció Colonia en 1975